Ane Garcia

Ekiñe | Besterik Ez

Hitza eta ahotsa nabarmentzen dira Ekiñe Casadoren bost kantuetan: izan ere, lehenengo maketa izanagatik, Ekiñeren ahotsak heldutasuna dauka jada, eta gardena da bere asmoa: esatea.

Audio_placeholder

Ekiñe | Besterik Ez

Loading player...
Ekiñe-Musika Pilula
Ekiñe-Musika Pilula

Musikan haur garaitik ibili diren askori loratzen zaie bat-batean halako beharra zerbait ateratzeko. Ekiñe Casado arrasatearra dugu horren azken adibidea. Lehenengo maketarekin heldu zaigu 2021eko udaberrian, barruan zuen hori 5 kantutan sartuta. 'Besterik ez' du izena Ekiñeren lehen diskoak.

Beste maketa asko bezala, hemen eta han egindako kantuen bildumatxo bat da Ekiñeren lehen lan hau. Halako kasuetan, askotan entzuleak berak sortzen du batasuna, musikariak emandako horrekin.