Zuzenean

Ion Garate

Euskadiko Patinaje Txapelketa jokatuko da asteburuan Gasteizen

Asteburu honetan Euskadiko Patinaje Txapelketa jokatuko da Gasteizen, eta bertan lehian izango dira, besteak beste, Tolosako Irristaka taldeko patinatzaileak. Honen harira, NAIZ Irratian izan da Aitor Vacas Irristaka taldeko entrenatzaileetako bat, «lehiari ekiteko gogotsu» daudela aitortu du.

Audio_placeholder

Euskadiko Patinaje Txapelketa jokatuko da asteburuan Gasteizen

Loading player...
Tolosako Irristaka Taldea entrenamendu lanetan. / (Irristaka)
Tolosako Irristaka Taldea entrenamendu lanetan. / (Irristaka)

Euskadiko Patinaje Txapelketa jokatuko da Gasteizen asteburu honetan. Bertan, besteak beste, Tolosako Irristaka taldea izango da lehian, denbora luzez txapelketarik jokatu gabe egon ostean. Honen harira, Aitor Vacas Irristaka taldeko entrenatzaileetako bat izan da NAIZ Irratian, eta «lehiatzen hasteko gogotsu» daudela aitortu du. Datorren astean, Espainiako Txapelketak jokatuko dituzte.

Guztira, Irristaka taldeko 13 patinatzailek parte hartuko dute Gasteizko hitzorduan. Pasa den urteko irailean, taldeko gazte batzuk txapelketa batean lehiatu bazuten ere, Vacasek nabarmendu du ia gehienentzat asteburu honetako izango dela denboraldiko aurreneko lasterketa. Era berean, entrenatzeko dauzkaten zailtasunak ere azpimarratu ditu: «Eskerrak Tolosan frontoia daukagula, bertan entrenatzen dugu. Kanpoan ezin gara ibili. Alde horretatik, Gipuzkoak ez dauzka azpiegiturarik patinajea praktikatzeko. Oso mugatuta dago». 

Denboraldi osoan kasik txapelketarik jokatu gabe egonda, motibazioa mantentzea zaila dela onartu du entrenatzaileak. Duela egun batzuk Gasteizera mugitu ahal izan ziren lan-saio espezifiko bat egitera eta horrek nolabaiteko grina sortu zuela onartu du. 

Jaurlaritza Logoa