Zuzenean

Sara Lanz
Bilbo

Argia ikusi nahian

Biztanleen artean pandemiak sortutako nekeaz, neurrien inguruan, kudeaketaz, alarma egoeraz eta txertaketaz galdetu du NAIZ Irratiak.

Audio_placeholder

Argia ikusi nahian

Loading player...
Taberna aurre bat, goiz ilun batean. (Gorka RUBIO / FOKU)
Taberna aurre bat, goiz ilun batean. (Gorka RUBIO / FOKU)

2020an, mundu mailako larrialdi distopiko batek harritu gintuen, telesail bateko larrialdi batek, non pandemia batek ekonomiaren zati bat txikitu zuen, milaka bizitza berarekin eraman zituen, eta ehunka milioi gehiagoren eskubide eta ilusioetan eragin sakona izan zuen. COVID-19ak duela gutxi imajinatu ere egiten ez genituen egoerak bizitzera eraman gaitu. Koronabirusak egunerokotasunean eragin zuzena izan du alarma egoera, konfinamendu, berrogeialdi... eta errealitate berri horrek hilabeteak daramatza gure artean.

Neurriak gora eta neurriak behera nahastuta dituzte biztanleak bizitza aldatu eta normalitate berri batean bizitzera behartuak sentitzen dira asko. «Normalitatea nahi dut» , «Hainbeste murrizketa eta arauekin ez da normalitatea» , «Bai oso nekatuta oso luzea egin da, ez dugu amaiera ikusten» , «Nahiko nekatuta» …

Neurrien inguruan galdetu dugu Bilbon zehar eta iritzi ezberdin eta aldi berean berdinekin egin dugu topo. Danel 21 urteko ikasle gazte baten ustetan badaude beharrezkoak izan diren neurriak baina aldi berean beste batzuek ez ditu egokiak ikusten.

Danelek etxeratze-aginduaren neurria ez du beharrezkoa ikusten. Musukoen erabilerarekin ordea, guztiz bat egiten du «beharrezkoak» direla uste duelako. Javi 50 urteko bilbotarrak ez du neurriak egokiak direnik pentsatzen, ez omen du horien zentzua topatzen, neurriak beti «ezgaraiz» hartzen direla uste du eta agian hasiera batean jendea prest zegoela horiek betetzeko orain, aldiz, nekeak neurriak betetzerako orduan eragin zuzena duela azaldu du, «Ikusten da neurriak bai neurriak ez Covid-ak aurrera egiten duela». Unai Bilbon ikasten duen 20 urteko gazteak murrizketek gure bizitza sozialean izandako eragina azpimarratu du. «Gure bizitza soziala mugatzen dute eta Covid-tak neurri gehiagorekin ere hor jarraitzen du».

Estibaliz emakume bilbotarrak kudeaketaren inguruan galdetu eta datuak interpretatu eta dena ondo ulertzearen zailtasunen inguruan aritu da: «Nik uste dut oso komunikazio txarra egon dela, dena debekuak, zenbakiak… Gu ez gaude boletin ofizialak irakurtzera ohituak, horren ondorioz, gaizki ulertu asko egon dira» .

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak maiatzaren 9tik aurrera alarma egoera altxatuko duela adierazi zuen. Alarma egoeraren eztabaidaren inguruan iritzi ezberdinak ere bildu ditu NAIZ Irratiak. Alarma egoera kentzen badute kutsatuen kopurua ez dela aldatuko esan du Unaik: «Gaueko hamarretatik aurrera Covid-a ez da gehiago transmititzen». Kezka azaldu arren, agian norbanakoaren ardura areagotzeko aitzakia ere izan daitekeela uste du Iratxek, «agian ordua da bakoitzak bere ardura hartzeko eta ea zer gertatzen den». Estibalizek alarma egoera luzatzea komenigarria dela uste du egoeraren larritasuna ikusita «Kentzen badute guk ulertuko dugu nahi duguna egin dezakegula». Danelek egun gauden egoera ikusita okerrera egitea zaila dela ikusten du. Gainera, mentalki askorentzat alarma egoera kentzea onurak ekarriko dituen zerbait dela uste du.

Normaltasunera itzultzeko bide bakarra: Txertoak?

Txertoak bai txertoak ez polemikaren inguruan iritzi ezberdinekin ere egin dugu topo. Unaik zientzian sinesten duelarik baiezkoa eman du. «Txertoa publikora atera bada zerbaitegatik da», mundu guztia txertatzera animatzen duela ere gaineratuz.

Danel medikuntza ikaslea dena eta Iratxe irakaslea txertatuta daude eta gainera pozik daude hartutako erabakiarekin. Estibalizek txertatuta ez egon arren txertatzeko prest dagoela azaldu du. Doloresek beste ikuspuntu bat erakutsi du txertaketaren aurrean. Arrisku altuko pertsona baten ikuspuntua eman du. «Tronboen ehunekoa txikia da, baina, agian ni naiz».

Pertsona ezberdinak iritzi desberdinak, baina, gauza komun bat dute: bide desberdinetatik bada ere egoera honi amaiera ikusi nahi diote.

Jaurlaritza Logoa