Zuzenean 05:00h - 09:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

09:00h - 11:00h

Bigarren Kafea

11:00h - 11:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

Bigarren Kafea

Anne Lukin: «Eszenatokira igotzen naizenean, burbuila batean sartzen naiz»

Audio_placeholder

Anne Lukin: «Eszenatokira igotzen naizenean, burbuila batean sartzen naiz»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Operación Triunfo telebista saioan ezagutu genuen Anne Lukin. 18 urterekin, programako partaiderik gazteena zen iruindarra. Euskal Herrian bereziko oihartzuna izan zuen Maialen Gurbindo (Chica sobresalto) kidearekin batera Ilargia kantatu zutenean. Euskara lau haizetara zabaldu zuten Ken Zazpiren abestiarekin.

Lehenengo disko kaleratu berri du, 'Al Día Siguiente' deiturikoa. Euskarak ere badu lekurik Anneren estraineko lanean; diskoko abestien artean Lisboa sortu du, Gorka Urbizurekin batera konposatutako harribitxia. Izan ere, bere hitzetan, «gazteleraz konposatu izan dut beti, baina argi neukan gutxienez diskoko abesti bat euskaraz izango zela». Euskal Herrian zuzenean kontzertuak eskaini ditu pasa den astean, eta bere lehenengo pausuez hitz egitera gerturatu da Bigarren Kafea saiora, ukelelea besapean duela.

Aitortu digu gurasoen etxetik hain azkar alde egitea ez dela erraza izan, baina horrek abestiak idazteko inspiratu duela. Orian, ahal duenean, gurasoen ohean konposatzen ditu kantak eta horiek entzuteko aukera izan dugu.

Jaurlaritza Logoa