Zuzenean
«Neke pandemikoa» deitu zaio Covid-ari aurre egiteko neurriekiko nekeari; Izortze Santin eta Koldo Garcia zientzialariak ere horrela daudela aitortu dute, «nekatuta» arduradun politikoek duten jarrera eta ekintza ezarekin. «Zientzialariek eta osasun arloko profesionalek, eta oro har herritarrek ere ikusten badute, egoera larria dela eta beharrezkoak direla neurri gehiago, zergatik arduradunek ez dute ikusten?», dio Garciak.
Txertaketa nahi baino geldoago doala egiaztatuta, txertoek aldaera berriengan duten eragina aztertu dute gurean, eta haurrengan egiten ari diren probaldien galdera eta gako nagusiak laburbildu dituzte.
Lehen Arreta
Osakidetzak premiazkoak ez diren ebakuntzak atzeratzea iragarri berritan izan dira Informazioaren Harian bi zientzialariak. Egoera larria da ospitaleetan, eta egoera ez da samurragoa Lehen Arretako zerbitzuan. Aitor Montes Aramaioko familia medikuak esan du gurean «atzeratuko arreta, ukaturiko arreta» dela.