Zuzenean

Eli Pagola

Elisa Sainz de Murieta (BC3): «Itsas mailari dagokionez aurreikuspen okerrenak bete dira»

Gelditu Makinak saioko zortzigarren alea duzue hau, zerura eta etorkizunera begira jarri gara. Bestetik, Via Campesina mugimendua ezagutu dugu.

Audio_placeholder

Elisa Sainz de Murieta (BC3): «Itsas mailari dagokionez aurreikuspen okerrenak bete dira»

Loading player...
Sopela | Arg. FOKU: Luis Jauregialtzo
Sopela | Arg. FOKU: Luis Jauregialtzo

Aldaketa klimatikoaz ari garela, zeintzuk dira etorkizuneko agertokiak? BC3 Reseach eta EHUko ikelaria den Elisa Sainz de Murieta gonbiatu dugu Gelditu Makinak saiora. Agertokiak aztertzerako orduan bi sistema erabiltzen dituztela azaldu digu. Alde batetik, isurpenak hartzen dituzte kontutan. Zer nolako garapena dute gure isurpenek? Zergatik? Bestetik, gure gizartearen garapena hartzen da kontutan, eta bien arteko konbinazio ezbernikein sortzen dira etorkizuneko agertoki posibleak. 

Baina gaur egun etorkizunera begiratzen dugun moduan, noizbait 2021 hau etorkizun ere izan zen. Bete al dira garaian aurreikusi ziren agertokiak? Ba, adibidez, itsas mailari dogokionez, aurreikuspen okerrenak bete dira.

Saioaren bigarren zatian, etorkizunari begira ez, zerura begira jarri gara eta hegazti bila aritu. Izan ere, hegaztientzat migrazio garaia da orain, baina nola eragiten die hegaztiei bizi dugun aldaketa klimatikoak? Gaiari heldu diogu Aranzadi Zientzia Elkarteko Maite Lasa ornitologoarekin. 

Bukatzeko, Paul Nicholson ekintzailea gonbidatu dugu gurera. 1995ean sortu zen 'Via Campesina' hartu dugu hizpide. Nazioarteko baserritarren sare honek Bizkaian izan zuen lehen idazkaritza, eta  nazioarteko  azken konferentziak ere Bizkaian egin ziren, Derion, 2017an. 14 hizkuntzetan eraman ziren aurrera jardunaldiak. «Nekazaritza iraunkor baten alde egiten dugu, eta gure etsai nagusia nekatzaritza industriala da» azaldu digu Nicholsonek, eta gehitu du «elkartasun mugimendu bat da hau. Inoiz baino beharrezkoagoa da,  zeren ikusten ari gara nola enpresa handiek errepresio politikak sortzen dituzten».

 

Jaurlaritza Logoa