Zuzenean

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Estibaliz Urresola:«Betidanik izan dut istorioak kontatzeko beharra»

Estibaliz Urresola buru-belarri dabil bere lehen fikziozko lan luzea izango den '20.000 especies de abejas' aurrera ateratzeko lanetan. Proiektu berri honen inguruko xehetsunak ezagutu eta laudioko zuzendariaren iblbideari errepasoa egiteko parada izan dugu kultur tartean.

Audio_placeholder

Estibaliz Urresola:«Betidanik izan dut istorioak kontatzeko beharra»

Loading player...
Estibaliz Urresola
Estibaliz Urresola

Haurtzarotik izan du Estibaliz Urresolak istorioak kontatzeko beharra. Marrazkiak egin eta hauei hitzezko kontakizunak lotzen eman zituen haurtzarako hainbat ordu eta ikasketak bideratzeko garaia iritsi zitzaionean, ikus-entzunezkoetan aurkitu zuen istoriak kontatzen jarraitzeko bidea.

Unibertsitateko ikasketak amaitu eta berehala izan zuen sektorean lan egiteko aukera, baina ohartzerako sormen lanetatik urruntzen ari zela ohartu zen, lan administratiboek jaten zutela bere lanorduetatik ordu gehien. Istorioak kontatzeko grina berpiztu eta Bartzelonarako bidea hartu zuen, bertan zine zuzendaritzan master bat egiteko. Hura izan zen abiapuntua, masterra egiten ari zela burutu zuen bere lehen film laburra 'Adri'. Lanak harrera beroa izan zuen, eta baita hainbat sariketa irabazi ere.

Orduz geroztik Estibalitz Urresolak ez dio istorioak kontatzeari utzi: batzuetan enkarguz (ETB-ren eskakizunez egin zuen bere lahen lan luzea, 'Paperezko ahotsak', Agirre Lehendakariaren erbestealdia oinarri zuen dokumentala) eta besteetan bere baitatik abiatuta ('Polvo somos' bere azken laburra esatera). Baina abiapuntua bata ala bestea izan, zuzendari laudiotarrak beti asmatzen du esku-aretan duen istorioa bere egiten besteen begietara aurkeztu aurretik.

Orain bere fikziozko lehen lan luzea izango denarekin dabil lanean buru-belarri. Bere lanetan ohiko diren familia harremanak izango dira oraingo honetan ere ardatz. Izan ere, '20.000 especies de abejas' izenburua izango duen filmean, gurasoak banatzear dauden familia bat izango da protagonista. Uda da eta amak sosegu bila amonaren etxera joko du hiru seme-alabak hartuta. Sosegurako beta gutxi izango da baina, etxeko txikienaren genero identitatea dela eta.

Gauzak ondo datorren udan egingo ditu Estibaliz Urresolak errodaia lanak. Erronka ez da makala, protagonista lana egiteko sei urteko haur bat aurkitzea ez delako samurra. Baina horretan ere badu eskola zuzendariak, sarritan egin baitu lan haurrekin.

Ohikoan bere ekoizpenak bere ekoiztetxearekin, Sirimiri films-ekin ekoizten baditu ere, oraingo honetan koprodukzio bat izango da  '20.000 especies de abejas' eta  Lara Izagirre (Gariza films) izango du bidelagun.

Jaurlaritza Logoa