Eli Pagola

[15] Itsasoan daude baina ez ditugu ikusten: antibiotikoak eta nanomaterialak

Itsasoan zaborra dagoela badakigu, ikusten dugulako. Baina zer gertatzen da itsasoan dagoen baina begi hutsez ikus ezin daiteken horrekin? Zein eragin du ingurumenean?

Audio_placeholder

[15] Itsasoan daude baina ez ditugu ikusten: antibiotikoak eta nanomaterialak

Loading player...
Nanomaterialak-Gelditu Makinak
Nanomaterialak-Gelditu Makinak

Definizioz, ohiko tamainara, neurrira, indarrera edo garrantziara iristen ez dena da txikia. Baina, zerk egiten du zerbait txiki? Nanomaterialez ariko gara Miren Cajaraville EHUko Biologia Zelularreko katedradunarekin. Nanomaterialak txikiak dira, ile bat bainao 1000 aldiz finagoak dira, baina edonon daude: janarian, pakete-materialetan, arropan, kosmetikoetan, mikro elektronikan... eta ondorioz, gure ingurumenera iritsi dira. 

Begi hutsez ikusi ezin diren beste elementu batzuk ere digeritu beharko ditugu 'Gelditu Makinak' 15. saio honetan: antibiotikoak. Zein eragin dituzte antibiotikoek ingurugiroan? Nola iristen dira antibiotikoak lur eta itsasora? Zer egin murrizteko? Duda denak argitu dizkigu Manu Soto katedratikoak eta Plentziako Itsas Estazioko zuzendari ordeak.

Ur kontuekin jarraitu dugu, jakin badakigu etxeko txorrota ireki eta ura irtetea ez dela miraria, sistema baten emaitza baizik. Zer dakigu, ordea, prozesuaz? Zein bide egiten du urak iturrietara heldu bitarte eta hustubidetik ihes egin ondoren? Uraren ziklo osatua azalduko digu Iban Zubeldia Añarbeko Urakeko kideak.

Eta bukatzeko, nola ez diegu ba proposamenei lekua egingo!? Etxahun Arregiren musika ekarpenaren txanda dugu.