Zuzenean

Bigarren Kafea

Norentzat eta zertarako eraiki dira hiriak?

Zein erlazio du arkitekturak boterearekin? Zein da arkitekturaren funtzioa? Zein da bere ardura soziala? Besapean 3 liburu ekarri ditu Ane Elizagak galdera horiek guztiak erantzuteko.

Audio_placeholder

Norentzat eta zertarako eraiki dira hiriak?

Loading player...
Iruñeko taberna bateko terraza COVID garaian (Jagoba Materola | FOKU)
Iruñeko taberna bateko terraza COVID garaian (Jagoba Materola | FOKU)

Hirigintzaz aritu gara baina liburuak ardatz hartuta Ane Elizagarekin. Ez dira liburu teknikoak proposatutakoak, baizik eta hirigintza ikuspuntuik hausnarketara gonbidatzen gaituzten liburuak.

'Arquitectura y Política' eta 'Política y Arquitectura' liburu bikoitza idatzi dute Zaida Muxik eta Josep Maria Montanerrek. Politika eta hiriaren harremana aspalditik dator. Arkitektura ere bada boterearen errepresentazioa, ezta? Hala pentsatzen dute Muxikek eta Montanerrek. Zer ekarri dio globalizazioak hiriari? Zer eman eta zer kendu? Zer dira smart cityak eta zein ondorio dute jendartean? Ba al dago hiri alternatiboa sortzeko aukerarik? 

'La ciudad de los cuidados'  (Catarata, 2020) Izaskun Chinchilla arkitektura doktoreak idatzitako liburua da. Egungo hiriaren hausnarketa egiten du Chinchillak, beti ere konponente sozialak kontuan hartuz. Zergatik kontsumo ekintzak daude ondo ikusiak hirian, eta ez besteak?  Gure hiriak produktibitatera bideratutako lekuak dira  fisikoki eta legeetan. Horietan salgaiak banatu, produktu komertzial baten publizitatea egin edo lanera joateko gidatu daiteke. Baina ingurune gogorragoak dira produkzioarekin zerikusirik ez duten jardueretarako: non eseri eta atseden hartu, komun publiko bat erabili, ur garbia ordaindu gabe edan...balentria handiak dira gaur egungo hirietan.

 

Jaurlaritza Logoa