Zuzenean

NAIZ Irratia
Donostia

«168 preso kalea zapaltzen egon beharko lirateke»

Sortuk presoen auzian fase berri bat ireki du, denen kaleratzea helburu. Espainiako Estatuaren kasuan, legedi arrunta eskuan, egun dauden EPPK 185 presoetatik 168 kalea zapaltzen egon beharko liratekela nabarmendu du.  

Audio_placeholder

«168 preso kalea zapaltzen egon beharko lirateke»

Loading player...
Presoen auzian Sortuk ireki asmo duen fase berriaren azalpen ekitaldia. (Jon URBE / FOKU)
Presoen auzian Sortuk ireki asmo duen fase berriaren azalpen ekitaldia. (Jon URBE / FOKU)

Elkarrizketa publiko baten bidez azaldu du Sortuk presoen auzian ireki asmo duen fase berria. NAIZ Irratiko Ion Telleria kazetariak gidaturik preso guztiak kaleratzea helburu duen erronkaren xehetasunak azaldu dituzte Rufi Etxeberriak, Sorturen Gatazkaren konponbiderako arduraduna, eta Oihana Garmendiak, alderdi honen Presoen batzordeko arduraduna.

Espainiako Estatuaren kasuan EPPK-ko 185 presoetatik 168 modu batera edo bestera kalea zapaltzen egon beharko liratekela nabarmendu dute, «134 hirugarren graduan egon beharko lirateke, kondenaren edia bete dutelako, eta horietako 63 baldintzapeko askatasunean egon beharko lirateke, hiru laurdenak bete dituztelako». Zigorrik luzeenak dituztenen kasuan «kaleratze aurreratuak» eskatu dituzte, «justizia trantsizionala ardatz». 

Sorturen Iratzar aretoan eskainitako elkarrizketan Aieteko Konferentziatik hona izan diren aurrera eta atzera pausoak gogoratu dituzte Etxeberria eta Garmendiak; EPPK-k garatu duen dinamika eta estatuek ezarritako muga eta oztopo berriak. 

Elkarbizitzarako ezinbesteko baldintza da Sorturen ustez preso guztiak kalean izatea.  

Jaurlaritza Logoa