Zuzenean

Eli Pagola

Zein da Euskal Herriak duen zor ekologikoa?

Badakizu zor ekonomiko bat nola kendu, baina nola kentzenda zor ekologiko bat? Leire Urkiri geografia irakasleak eman dizkigu azalpenak.

Audio_placeholder

Zein da Euskal Herriak duen zor ekologikoa?

Loading player...
Petronor
Petronor

Gogoan al duzu zor duzuna? Eta zor dizutena? Eta zein zor dugu guk ingurumenararekin? Eta nola kitatu zor hori? Leire Urkiri geografia irakaslea etorri da gurera. Azterketa Euskal Herri osora zabaldu nahi izan bazuten ere, EAEra mugatu zuten azterketa, eta emaitzera zera erakusten zuten: menpekotasuna.

Baina, hasteko, zer da zor ekologikoa? Urkiriren arabera, «iparraldetik hegoaldekin daukagun zorra», naturaren erabilerarengatik. Hegoaldea eta iparraldea ez dira kontzeptu errazak, baina erabilgarria izan daitezke mundu mailako dinamika batzuk ulertzeko. Garai kolonialetik mantentzen diren dinamikak, hain zuzen.

Azaltzeko, bi adibide jarri ditu Urkirik. Alde batetik, hegoaldeko herrialdeetan ustiatutako baliabide naturalak iparraldekoek kontsumitzen dituztela nabarmendu du. Bestalde, hondakinak aipatu ditu geografia irakasleak: «Iparraldean kontsumitzen ditugu aldaketa klimatikoa eragiten dituzten erregaiak». Hala ere, hondakin horien eragina globala izanda ere, gehiago pairatzen dituzte zonalde tropikalean, pobretasun handiko herrialdeetan.

Eta zein da EAEko zor ekologikoa? Ikerketan bi bidetatik gerturatu ziren emaitza horretara. Lehenengo, materialen inportazioak aztertu zituzten, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako materialak nondik datozen ikertu zuten, baita hauek eragiten dituzten kalteak ere.

Gero, beste dimentsio batzuk hartu dituzte kontuan. «Hemen sede soziala duten enpresa handi batzuk daude, Iberdrola eta BBVA bezala. Hauek egiten dituzten jardueretan zer nolako kaltea eragiten duten ikertu genuen, hemen ordaintzen dituztelako zergak eta erantzukizuna dutelako», adierazi du.

Horrela, Euskal Herriko errealitatea ezagutzera hurbildu dira eta Urkirik argi utzi du EAEk lehengaiekiko duen menpekotasuna handia dela. «Eskaera materiala oso altua da, 110 tonelada per capita. Txinarena, adibidez, 42koa da, Erresuma Batuarena 40 eta Alemaniarena 77».

Ildo horretan, EAEko eskaera materiala beste herrialde batzuetakoa baino askoz altuagoa dela aipatu du geografia irakasleak. Zergatik? «Ari garelako aztertzen herrialde txiki eta aberats bat, beste herrialde batzuk heterogeneoagoak dira eta gure kontsumoa altua da», azaldu du.

Beste arrazoi bat ere nabarmendu du Urkirik: industriaren pisua eta EAEko industria mota. «Metalurgiak eragin handia dauka datu hauetan. Eskaera material honetan aztertzen ditugu fluxu ezkutuak, zer nolako kalteak eragiten dituen material horiek erauzteak. Errazena da mineralen kasua ikustea. Eztainuaren kasuan, EAEn iportatzen duguna, tonelada bat lortzeko 7.000 tonelada lur eta haitz mugitu behar dira».

Eta zerekiko da bereziki menpeko EAE? Urkiriren esanetan, mineralak, erregai fosilak eta biomasa inportatzen dira bertan bereziki. Estatu espainoletik batzuetan, baina eztainuaren kasuan, Peru, Bolivia, Brasil eta Indonesiatik. Petrolioa, aldiz, Errusia eta Iranetik. Eta gasa, Nigeria eta Trinidad eta Tobago eta Norvegiatik.

«Azkenean material guzti hauen erauzketak kalte asko sortzen ditu, ur edangarrian eragina du. Eztainuaren kasua aztertu genuen, Boliviara joan ginen bertako meategi batera. Honek ez dauka hondakinak botatzeko lekurik, errekara botatzen zituzten zuzenean», kontatu du Urkirik.

Amaitzeko, zor hori nola kitatu? Lehenego modura itzultzea, nahiz eta kasu batzuetan ezin den, konponezina delako. Bestela, komunitateei ekonomikoki konpentsatuz. Eta, noski, zor gehiago ez sortzea da garrantzitsuena.

Zorrekin jarraituta, zorrak kitatzera dator seigarren saio hau. Hilabeteroko solasaldia egitera hurbildu zaizkigu Maite Aristegi, Aitziber Sarobe eta Jokin Aldazabal. Haiekin hitz egin dugu Emakume Baserritarraren Nazioarteko egunaz, eta laster egingo den Glasgow Cop26 aldaketa klimatikoaren goi mailako bileraz. Adi ere beste data batekin, urriaren 30ean amaituko da Uhinak beketan izena emateko epea. Hau guztia izan dugu hizpide Gelditu Makinak-eko seigarren saioan.

Jaurlaritza Logoa