Zuzenean
Beatriz Egizabalek 1998an ekin zion ipuinak kontatzeari. Bere lanarentzat lagungarri izan zitekeelakoan, majisteritza ikasketak burutzen hasi zen eta Oihularik antolatutako ikastaro batean murgildu zen; oraingoan klown ikastaroan. Klownarekin pixkanaka maitemindu eta Oihukari Klown-en aritu da urteetan. Horrela, 2005 urtetik dabil oholtza gainean. Lan hauetako askotan, feminismoa dute ardatz, ipuinetako estereotipoak irauliz eta iruditegi berriak sortuz.
2016an Ane Labaka bertsolariarekin Lasarten antolatutako ekitaldi batean egon eta elkarrekiko sentitzen zuten miresmenak 2017an 'Erradikalak gara' ikuskizunara sortzera eraman zituen. Biak inprobisaketen mundutik etorriak, sorkuntza prozesu eder eta fluido batean sartu ziren. Bertso eta bakarrizketa uztartuz 36 plazatan ikusteko aukera izan genuen.
Orain bigarren zatia eskaintzen ari dira, 'Erradikalak ginen'. Formatu berdinean, eta gai berdin eta berriak uztartuz Euskal Herriko plaza ezberdinetan ikus ditzakegu. Azken Donostia Antzerki Saria banatu zen galan ere bertan izan ziren beraien umore eta hausnarketa eginaz.
Gaurkoan Bigarren Kafearen estudiora etorri da Beatriz Egizabal.