Zuzenean

Naiz Irratia

25 urte, solidarioek Itoizko urtegiko kableak moztu zituztela

1996ko apirilaren 6an Itoizko urtegiaren obretan, 240 tona eusteko gai ziren kableak moztu zituen ekintzaile talde batek. Ekintza ikusgarri hartatik mende laurdena betetzen den egunean, atzera begirako balantzea egin du kableen mozketan parte hartu zuen Julio Villanuevak.

Audio_placeholder

25 urte, solidarioek Itoizko urtegiko kableak moztu zituztela

Loading player...
1158_7K_itoitz6
1158_7K_itoitz6

5 urte igaro dira ekintza deigarri hartatik. Kableen mozketak «oihartzuna» izango zuela aurreikusi zuten, ez ordea ekintzak izango zituen «ondorioak», obrak luzaz etetea lortu baitzuten. Itoizko urtegia, eraiki, eraiki egin zen. Villanuevak onartu du, zentzu horretan ez zutela bete helburua; Itoizko obrak behin betirako etetea. Baina irakurketa zabalago eta baikorragoa ere egin du Itoizko solidario honek. Izan ere, urtegian kableak moztea herritarren erresistentziaren isla izan zen, eta Villanuevaren arabera, urtegi askoren proiektuak bertan behera uzteko balio izan zuen. Villanueva eta beste hainbaten testigantza bildu dute orain Naizek eta GARAk.

Hainbat kazetarik egindako lanari esker jaso ziren protesta ekintza deigarri horren ingurukoak. Horietako bat, Fermin Munarriz izan zen. Hark ere bere testigantza eskaini du Naiz Irratian.

Jaurlaritza Logoa