Zuzenean
Konfinamenduan bizitza soziala galdu birtualizatu egin genuen. Garagardoa bideo-dei bidez hartzen hasi ginen, eta urtebetetzeak lagunen arteko bideo-muntaketekin ospatu genituen. Sexua ere birtualizatu egin genuen. Asko sexting-era ohituta zeuden, eta beste hainbeste itxialdian estreinatu ziren bideo eta argazki erotikoen munduan. Baina normaltasunera itzulita, oraindik ez dakigu sexu tradizionala normaltasunera itzuliko ote den.
Izan ere, koronabirusak arrakala sozial bat sortu du sexuari dagokionez: elkarrekin bizi diren eta bizitza sexualarekin jarrai dezaketen bikoteak eta urte honetan berrasmatu behar izan diren bikote bananduak edo ezkongabeak.
Ikusmena beste komunikazio-bide batzuen gainetik nagusitzen den garai honetan, sexting-aren garrantziaz aritu gara Bigarren Kafean eta arriskuak ekiditeko aholkuak eman ditugu.