Zuzenean

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Aritz Labrador:«Musika bandek gure kulturari egiten dioten ekarpena balorean jarri behar da»

Otsailean sortu eta aste honetan aurkeztu da Musika Banden  Euskal Federazioa. 23 urterekin, Aritz Labrador zornotzarrak hartu du elkartearen gidaritza. Kultur tartean azaldu nola eta zertarako sortu duten federazioa.

Audio_placeholder

Aritz Labrador:«Musika bandek gure kulturari egiten dioten ekarpena balorean jarri behar da»

Loading player...
Aritz labrador astelehen honetan emandako prentsaurrekoan
Aritz labrador astelehen honetan emandako prentsaurrekoan

«Euskal Herria, musika banden herria da tradizioz, zenbat orkestra ditugu? Hiru baino ez, musika bandak aldiz 46. Hala eta guztiz ere, hauei ez zaie aitortzen gure kulturgintzan eta herrigintzan egiten duten ekarpena» modu honetan defendatzen du musika bandek gure ondare kultural eta sozialari ekartzen dioten aberastasuna Aritz Labradorrek, sortu berri den Musika Banden Euskal Federazioko lehendakariak.

46 banda horietatik, 20 elkartu ditu oraingoz federazioak, baina gehiago dira bidean. Indarrak batu eta pairatzen duten egoera latzetik indartuta ateartzea dute helburu.  Izan ere, aurrez ere beharrak eta gabeziak bazituzten musika bandek, pandemiak, eta honekin hartutako neurriek erabat zokoratu dituzte. Ez dute ez entsegatzeko ez zuzenean jotzeko aukerarik, amateur izendapena dutelako. Beraz, zulotik ateratzeko lehen urratsa legeari dagokionez, eman beharko litzateke, "amateur˝ izendapen hori zabalegia delako, eta musika banden kasuan, motz geratzen delako Labradorren hitzetan: «ez da gauza bera bi lagun garagardo bat hartu eta gitarra banarekin nota batzuk jotzeko geartzea, eta musika banda baten dinamika. Bandak oso egituratuta gaude, ordena bat dago, zenbaitetan baita zuzeneko lanbideak ere, udalekin lan egin ohi dugu, hortaz zerbitzu publiko bat ere burutzen da, profesionalak ez izateagatik ezin gaituzte beste guztiok zaku berean sartu».

Jaurlaritzari proposamen espezifiko bat ere egin diote, beraiek sortutako protokolo batekin, euren dinamikari berriz ere ekitea ahalbidetuko lukeena, baina lakuako gobernuak ez dio onespenik eman, txertaketa deea balio duen protokolo eraginkor bakarrra argudiatuta: «Bingen Zupiriak erantzun digu lehentasuna osasuna dela, guretzat ere hala da, horretarako gauzatu dugu protokoloa, baina kultura sailburu baten, lehentasun bakarra osasuna izatea eta kultura aipatu ere ez egitea esanguratsua da».

Federaziotik, ez dute etsitzeko asmorik eta egoera desbloketazeko bitartekari lanetan jarraitzeko asmoa dute eta bide batez herri kulturak gure gizartearen egunerokotasunean duen garrantzia azpimarratzeko ahalegina egingo dute.

Barrura begira, elkarlana, aurrerapenak, ideiak, esperientzia eta proiektuak konpartitzeko plataforma izan nahi du federazioak, banden ondarea ikusaraziz eta partitura zaharrak, argitalpenak eta grabazioak berreskuratuz.

Etorkizunera begira, Euskal Herriko Banda Federala ere sortu nahi dute, federazioko musikariekin osatuta, eta baita Euskal Herriko Banda Federal gaztea izango litzatekeena ere, gaztetxoenek ere euren lekua izan dezaten.

Jaurlaritza Logoa