Zuzenean
Osasun mentalak azken urteetan geroz eta presentzia handiagoa dauka eztabaida politiko eta sozialetan. Gizarteko hainbat eragile, kolektibo eta norbanakok askotan ekarri dute lehen lerrora osasun mentalak duen garrantzia eta osasun publikoan artatze psikologiko eta psikiatrikoan dagoen gabezia. Aurten COVID-19aren ondorioz, gabezia hauek nabariagoak izan dira, eta pertsonen beharrak handiagoak.
Pasa den astean, Espainiako Kongresuan, Iñigo Errejon Más Madrid alderdiko diputatuak gai honen egoera eta larritasuna plazaratu zuen. Denbora bukatu zitzaionean, PPko Carmelo Romero diputatuak “joan zaitez medikura!” egin zion garrasi. Honen harira, Twitterreko hainbat erabiltzailek #YoTambiénVoyAlPsicólogo traolarekin beraien esperientziak kontatu zituzten tabua normalizatzeko.
Egoera gertuagotik ezagutzeko, Irene Irurzun familia medikuarekin aritu gara osasun mentalaz eta azken urtean pandemiak izan duen eraginaz.