Zuzenean

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Antoni Hervás-en 'Sausages' erakusketa ikusgai da Okelan

' Aho batez' izeneko egitasmo berri bat jarri du abian Bilboko Okela sormen lantegiak. Bakarkako erakusketak izango dira, eta lehenengoa dagoeneko ikusgai da: Antoni Hervás artistaren  'Sauasages'.

Audio_placeholder

Antoni Hervás-en 'Sausages' erakusketa ikusgai da Okelan

Loading player...
Antoni Hervásen 'Sausages'
Antoni Hervásen 'Sausages'

Bilboko San Frantzisko kalean kokatuta dagoen Okela sormen lantegiak neurri-neurriko erakusketa estreinatu du. Sormen gune bilakatutako harategia saltxitxa erraldoi batek zeharkatzetzen du punta batetik bestera. Antoni Hervás artistaren 'Sausages' erakusketaren parte da eta apirilaren 16a bitarte egongo da ikusgai.

Erakusketa egitasmo berri baten lehen urratsa da. 'Aho batez' ekimenaren baitan, bakarkako erakusketak antolatuko baitutu aurrerantzean Okelak. Asmoa urtero bat egitea da Sahatsa Jauregi sormen lantegiko kideak kultur tartean azaldu digunez. Orain artean egindako erakusketa kolektiboei gehitzera dator proposamen berria.

Ordutegiari dagoniokez, asteazkenetik ostiralera bisitatu daiteke erakusketa, eguerdiko 15:00etatik iluntzeko 20:00etara, eta aste santutan itxita egongo da.

Jaurlaritza Logoa