Zuzenean

Naiz Irratia

Peru Aranburu (Errigora): «Gaur egungo ekoizpenak, biharko kontsumoa baldintza dezake»

‘Plateretik baratzera’  kanpaina abian da, eta badirudi ona izaten ari dela, zenbait produktu agortu baitira jada. Kanpainaren inguruko balantzea Naiz Irratira ekarri du gaur goizean Peru Aranburu Errigorako kideak.

Audio_placeholder

Peru Aranburu (Errigora): «Gaur egungo ekoizpenak, biharko kontsumoa baldintza dezake»

Loading player...
Errigorak eta NNPEK-k ‘Plateretik baratzera’ kanpainaren harira egindako agerraldia. (Iñigo URIZ/FOKU)
Errigorak eta NNPEK-k ‘Plateretik baratzera’ kanpainaren harira egindako agerraldia. (Iñigo URIZ/FOKU)

Errigoraren ‘Plateretik baratzera’ kanpaina abian izango da martxoaren 24ra arte. Oliba olioa, piperrak, zainzuriak, kardoak ala potxak, horiek dira besteak beste udaberriko kanpainaren baitan Errigora ekimen herritarrak eskaintzen dituen produktuak. Eta biltegiak husten ari dira, «piper ekologikoak eta konbentzionalak agortu dira. Potxa ekolgikoak ere. Eta aurreiskusten dugu beste produktu batzuk agortzen hasiko direla datozen egunetan» adierazi du Aranburuk.

Dena den, nahiz eta produktuak agortu, interesdunei eskatzen jarraitzeko esan diete datozen urteetan ekoitzi beharreko produktuen kopurua kalkulatzen laguntzeko.

Ohikoan, jakiek baratzetik platererako bidea egiten dute. Baina Errigoraren udaberriko kanpainaren aurtengo leloa, ‘Plateretik baratzera’, kontrako norabidean doa ziur daudelako platerean botatzen denak «aldaketak» eragin ditzakeela ortuan. Elikatzeko hautuek, produkzio eredua aldatu dezakeela dio Errigorako kideak, «gure gaur egungo konstumoak, biharko ekoizpena baldintzatu dezake, mezu hori zabaldu nahi dugu».

Ekoizpen ekologikoaren aldeko apustu horretan, badituzte aliatu berriak, Nafarroko Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseilua eta Hazialde elkartea. Lekaleak landuko dituzte elkarlanean. Aliantza berri hauei esker datozen urteetako kanpainen «eskariari erantzun ahal izatea» espero dute.

Eta badituzte helburu handiagoak. Halako ekimenek Nafarroako eta Euskal Herri osoko nekazari gehiagok, ekoizpen jasangarriagoen alde egiteko balio dezaketela nabarmendu baitu Peru Aranburuk.

Jaurlaritza Logoa