Zuzenean

Aritz Bravo:«Argi geratu da herritarren nahia eta orain hori egia bihurtzea dagokigu»

Durangarrek PERI1 Trenbidea proiektua herri galdeketan baztertu ostean Aritz Bravo, Udaleko hirigintza zinegotzia, Naiz Irratian izan da. Adierazi du oso pozik daudela lortutako emaitzarekin eta uste du ariketa demokratiko bezala beste hainbat adibiderentzat eredu izan daitekeela Durangokoa.

Audio_placeholder

Aritz Bravo:«Argi geratu da herritarren nahia eta orain hori egia bihurtzea dagokigu»

Loading player...
 PERI1 Trenbidea proiektuaren inguruko herri galdeketa Durangon. (Aritz LOIOLA / FOKU)
PERI1 Trenbidea proiektuaren inguruko herri galdeketa Durangon. (Aritz LOIOLA / FOKU)

Asteburuan ia 7.000 Durangarrek parte hartu dute PERI 1 Trenbidea proiektuaren inguruko galdeketan. Azkenean emaitza proiektua baztertzekoa izan da, parte hartzaileen %94,4k hala erabakita. Biharamunean, Informazioaren Harian izan da Aritz Bravo Durangoko Udaleko hirigintza zinegotzia.

«Oso pozik gaude lortutakoarekin». Bide horretan eta elkarrizketan aurrera egin aurretik, Bravok Erabaki plataformak Durangon egindako lan guztia eskertu nahi izan du. Horren ostean, nabarmendu du emaitza pozik egoteko modukoa dela. «Pandemia garaian egindako hauteskundeetan ikusi da Covid-19ak parte hartzeak behera egitea ekarri duela». Behin hori kontuan hartuta, Bravok gaineratu du «gure kultura demokratikoa ez dagoela oso ohituta horrelako ariketetara», baina lehen pauso moduan oso harro daudela lortutakoaz. Era berean, aitortu du «PNV zein PSEk abstentziorako deia egin izanak ere ez duela laguntzen». Emaitzarekin pozik, ordea, eta egindako ariketak beste hainbat kasutan zerbaitetarako balioko duen esperantzan.

Jaurlaritza Logoa