Zuzenean

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Eneko Calle:«Norbanakoen urrats txikiek ere eragin dezakete nazioarteko gai handietan»

"Israelgo apartheid-aren aurkako astea" dela eta, Israeli Boikot, Desinbertsioak eta Zigorren Kanpaina (BDS) bultzatzen duten Euskal Herriko taldeek hitzaldiak antolatu dituzte. Eneko Calle "CAF jeitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik" koaliziko kidea izan da gurean.

Audio_placeholder

Eneko Calle:«Norbanakoen urrats txikiek ere eragin dezakete nazioarteko gai handietan»

Loading player...
Jerulalengo tranbian egindako protesta ekitaldi bat| BDS caf euskal herria
Jerulalengo tranbian egindako protesta ekitaldi bat| BDS caf euskal herria

Israelgo apartheid-aren aurkako astea dela eta hitzaldiak antolatu dituzte EHko hiriburuetan, CAF euskal trenbide-enpresaren aurkako nazioarteko kanpaina aurkezteko. Eneco Calle, "CAF jeitsi zaitez Israelen apartheidaren trenetik" koaliziko kideak azaldu duenez, CAF enpresa, Palestinako Lurralde Okupatuetan dauden kolonia israeldarrak eta Jerusalem hiria lotuko duen tranbia bat eraikitzen ari da, nazioarteko zuzenbidearen bortxaketa argia susposatzen duen proiektu batean parte-hartuz. Kanpainaren helburua CAFek proiektu hau alde batera uztea da, hitzaldiena berriz jendartearengan jakin-mina piztu eta helburu horrekin bat egitea.

Hiru hitzaldi izango dira, lehenengoa, martxoaren 15ean, Iruñean, "CAF Enpresa kolonizatzailea", izenburupean, Kondestable aretan 19:00etan. Martxoaren 17an Bilbon izango da bigarrena "CAF. Zure tranbiari kolonia kiratsa dario", izenburupean, Zirikan, 18: 00etan. Eta azkena Martxoaren 18 an Gasteizen, "Euskal konplizitatea israelgo apartheidarekin, CAFen kasua", Aldabe Gizarte Etxean, 18:00etan.

Hitzaldietan, koalizioko kideez gain, Alys Samson, BDS mugimenduaren Europako koordinatzaileak, ere parte hartuko du. Ez da izenik eman behar, hitzaldietara bertaratzea nahikoa da. Eneko Callek azaldu digunez, garrantzitsua da jendarteak kontzientzia hartzea halako gaien inguruan, eta jabetzea «norbanakoek urrats txikiak emanez ere eragin dezakegula nazioarteko gai handietan».

Jaurlaritza Logoa