Zuzenean

Ainara Rodriguez

Telesforo Monzon, kontraesanetatik beti aurrera egin zuen abertzalea

Martxoaren 9 honetan, 40 urte bete dira Telesforo Monzon hil zenetik. Monzonen figura «paradoxikoa» eta aberriari egindako ekarpena gogora ekartzeko, Mikel Zubimendi Garako kazetariak bere bizitzaren hainbat pasarte jorratu ditu Informazioaren Harian.

Audio_placeholder

Telesforo Monzon, kontraesanetatik beti aurrera egin zuen abertzalea

Loading player...
Irudian: Telesforo Monzon
Irudian: Telesforo Monzon

Monzon definitu beharko balu, horrela egingo luke Zubimendik; «Pertsona osoa. Zintzoa, abertzalea eta aberriaren alde lan egiteko beti prest zegoena».

Telesforo Monzon Ortiz de Urruela 1904aren abenduaren 1ean jaio zen Bergaran, Olaso Dorrean, Euskal Herrikoko pasarte asko ezagutu dituen eraikin sendo eta dotorean. Eta gaurko egunez duela 40 urte hil zen, 1981. urtean Baionan. Gauza asko izan zen Monzon pertsona bakarrean: politika gizon, jeltzale sutsu, kristau peto-peto, Euskal Herriaren maitale, hizlari aparta, antzerkigile eta zale, kantu egile, idazle. Jelkide gisa hasi zuen bere ibilbidea, eta Herri Batasunaren sortzaile gisa amaitu. Hori guztia dela eta, politikari bergararraren itzala gaur egun arte luzatzen dela azaldu du Mikel Zubilmendik.

Jaurlaritza Logoa