Zuzenean

Bigarren Kafea

‘Mujeres del Algodón’, Andoaingo emakume langileei omenaldia

Audio_placeholder

‘Mujeres del Algodón’, Andoaingo emakume langileei omenaldia

Loading player...
Andoaingo Algodonerako langileak.
Andoaingo Algodonerako langileak.

‘Mujeres del Algodón’ Andoaingo Algodonera Gipuzkoana lantegian lan egin zuten emakumeak omentzeko sortutako proiektua da. Izan ere, Andoaingo Algodonera etxe, haurtzaindegi, babesleku eta lantoki izan zen emakume askorentzat. 

Askok diote Algodonera Andoaingo ekonomiaren motorra izan zela 1857tik 1965era arte, fabrikak ateak itxi zituen urtera arte. Baina benetako motorra bertan lan egiten zuten emakumeak izan ziren. XIX. mendean, Gipuzkoako industrializazioaren hastapenetan, baldintza gogorretan lan modernoaren merkatuan emakumeen bidea ireki zuten aitzindariak izan ziren. 

Orain, emakume horiek omentzeko, Fanny Alonso diseinatzaileak ‘Mujeres del Algodón’ erakusketa sortu du, inguruko artista ugarirekin elkarlanean. Ostiralean, martxoaren 5ean, estreinatuko dute erakusketa Andoaingo Bastero Kulturgunean. 

Proiektua aurkezteko, NAIZ irratira gonbidatu ditugun Anne Galarraga proiektuaren komunikazio arduradun eta David Gimenez argazkilariarekin hitz egin dugu.

Galarragaren esanetan, «koordinatzaile nagusia Fanny izan da. Berak markatu digu bakoitzari zer nahi zuen, baina askatasun handi bat ere eman digu bakoitzak emakume horiei buruz dauzkagun ideaiak edo sentimentuak azaltzeko».

Komunikazio arduradunak komentatu duenez, proiektua «modako desfile bat bezala sortu zen, algodoi organikoarekin zerbait egiteko. Bere ingurukoekin hasi zen hitz egiten Fanny algodoia lortzeko eta jende pila batek esan zion hemen, Andoainen, algodonera bat egon zela. Elkarrizketa guztietan ateratzen zela emakume hitza, langile bezala eta hemen jaiotakoak gainera. Orduan pentsatu zuen: ‘Honekin zerbait egin beharko nuke’. Hasi zen haritik tiraka eta tiraka eta deskubritu zuen bere ama ere algodonera izan zela eta bera orain bizi den etxean Algodonerako hondakinetan dagoela. Orduan, magia asko duen proiektua da».

Gimenezek gogoratu du Fannyren etxearen ondoan horma bat dagoela eta hori da Algodonera zenatik gelditzen den bakarra. Horrela, desfile bat izan behar zuena «erakusketa bat bihurtu da, ilustrazioekin, olerkiekin, abestiak, argazkiak, bideoa eta liburua –Begoña Cabaleiro kazetariak idatzitako ‘Mujeres del algodón’–, diziplina anitzeko proiektu bakar batean».

Proiektua osatzeko, Galarragaren esanetan, Fannyk emakume haiekin hitz egin du. «Izugarrizko ikerketa egin du, herri osoari galdezka –gainera, bizi diren emakumeak oso helduak dira– zeren Algodoneraren historia baino berak nahi zuena zen emakume hoien historia zabaltzea, beraien bizi-historia. Horregatik, proiektuaren eslogana ‘Bizihistoriak’ da».

Jaurlaritza Logoa