Zuzenean

Naiz Irratia

Memoria Gara: «Garrantzitsua da espazio errepresiboa izan zen eliza bat memoria gune bihurtzea»

Memoria Gara ekimenak helburu argia du: 1976. urteko Martxoaren 3an Gasteizko San Frantzisko Asiskoa elizan hil zituzten 5 langileen omenez, eliza memoria zentro bilakatzea. Josu Santamarina ekimeneko ordezkariak eman dizkigu xehetasunak.

Audio_placeholder

Memoria Gara: «Garrantzitsua da espazio errepresiboa izan zen eliza bat memoria gune bihurtzea»

Loading player...
Memoria Gara-ren agerraldia. (Endika PORTILLO/FOKU)
Memoria Gara-ren agerraldia. (Endika PORTILLO/FOKU)

45 urte dira Martxoaren 3ko sarraskitik. Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan batzarra egiten ari ziren ehundaka langileren aurka egin zuen tiro poliziak. Bost langile hil zituzten eta 150 inguru zauritu.

Memoria Gara ekimena duela bi urte sortu zen Martxoaren 3aren eskenatoki izan zen San Frantzisko Asiskoa eliza memoria gune bihurtzeko helburuz.Josu Santamarinak azaldu du 2014. urtetik eliza horretan ez dagoela funtzio erligiosorik eta uste du, sinbolikoki nahiz politikoki, gertaturikoaren aitortzan aurrerapusua litzatekeela eliza memoria zentro bihurtzea. «Eliza hau errepresioaren eskenatoki bat da eta adibide asko daude, adibidez, gerra zibilean eta ondoren elizak espetxe izan ziren. Oso garrantzitsua da behingoz halako eraikin batean memoria zentro bat eraikitzea, estatu mailan lehenengoa izango litzateke».

Jaurlaritza Logoa