Ane Garcia

Ibil Bedi | Beltxarga Beltza

Audio_placeholder

Ibil Bedi | Beltxarga Beltza

Loading player...
Ibil Bedi - Musika Pilula
Ibil Bedi - Musika Pilula

Bi urteko ibilbide labur baina oparoa egin du Ibil Bedi taldeak. Orain arte, 'Berandu baina garaiz' diskoa eta 'Bide zuzena / Teilaturantz' singleak eskaini dizkigu Irunberriko boskoteak, eta otsail amaiera honetan plazaratu dutenarekin bigarren lan luzea du hau. Ibai Osinaga, Amets Aranguren, Areta Senosiain, Eder Escalera eta Javier Larrañeta ibiltzen hasi eta ez dira gelditu. 'Beltxarga beltza' dute bideko azken mugarria.

Ibilian-ibilian ezagutzen du batek bidea, hobeto hautatzen du bidezidorra, alde batera uzten lasterbideak. Horregatik agian, helduago sumatzen dugu taldea bigarren lan luze honetan. Biribilagoa da 'Beltxarga beltza', barne-lotura sendoagoak eraikitzen ditu kantuen artean: abesti bat hurrengoari lotzen zaio gure belarrietan, eta hasieratik bukaeraraino garamatza Ibil bedik, guk nahi gabe.

Talde eta abeslari batzuek badute gaitasuna entzuleekin zintzo komunikatzeko, eta Ibil Bedik badu ahalmen hori. Anarik diskoan kolaboratu izana esanguratsua da zentzu horretan. Izan ere, modu soil eta interesgarrian arakatzen dituzte ideiak eta melodiak, errazkerian erori gabe, eta agian horregatik, zuzen heltzen zaigu haien lana. Beltxarga beltzaren inguruan dabiltza diskoko kantu guztiak.