Zuzenean

Urtaro meteorologikoak zertan ezberdintzen ote diren galdetuta, Ibarluzeak azaldu duenez datuak hartu eta ikertzerakoan informazio osoagoa ematen die ikerlariei, «meteorologikoki behintzat abenduko lehen 15 egunek gehiago dute negutik, martxoko lehen 15 egunek baino. Datuak aztertzeko erraztasun gehiago ematen dizkigu negu meteorologikoak».
Udaberri meteologikoa hasita beraz, neguaren balantzea egiteko unea da. «Hemendik aurrera udaberriko giroan sartuko gara» dio Ibarluzeak, baina argi utziz «apirilaren erdialdera arte» neguko eguraldia ere suertatu daitekeela. Pasa berri den negu meteorologikoari buruz, «berezi xamarra» izan dela esan du, denetarik izan baita. Euriteekin hasi zen abendua, jarraian eguraldia egonkortzeko. 2020ko azken asteak eta 2021eko oso hotzak izan ziren, eta toki askotan elurra gogotik bota zuen. Ordutik lasaitasuna izan da nagusi oro har, Azore uharteen gainean kokatu den antizikloiari esker. Hiru hilabete hauek definitu beharko balira Ibarluzeak, «epel» eta «euritsu» hitzak aukeratuko lituzke.
Eta negutik ateratako ondorioek, udaberriko eta udako aurreikuspenak egiten lagun dezakete, Euskal Herriko kliman, tarte batean gertatzen denak, beste batean duelako isla. «Gure klimak duen berezitasunetako bat da, urtaro batean izandako desorekek, hurrengoetan orekatzeko joera dutela» azaldu du Ibarluzeak. Ondorioz, igaro berri den negu hau epela izan denez, litekeena da udaberria euritsua eta hotzagoa izatea eta udan ohi baino egun hodeitsu gehiago izatea, Ibarluzearen arabera.


