Ane Garcia

Ameba | Elikatuz

Audio_placeholder

Ameba | Elikatuz

Loading player...
Ameba - Musika Pilulak
Ameba - Musika Pilulak

aldea osatzeko asmorik gabe batu ziren Malen Azpiazu, Aritz Zabaleta, Enara Eizagirre eta Jon Mikel Azpiazu taula gainean, eta hala, oharkabean sortu zuten Ameba. Musikariek elkarrekin kantuak sortzeari ekin zioten, eszenatoki egarriz, baina pandemiak ekarritako egoera ikusita, kontzertuak albo batera utzi eta estudioan sartu ziren. 2021ak zer ekarriko zain egon gabe atera dute usurbildarrek estreinako diskoa: Elikatuz.

Sormen-prozesu azkarra izan omen da Amebarena. Kantu indartsu eta freskoak dira haienak, eszenatoki gainean lehertzeko modukoak. Gitarra eta ahotsa elkarrizketan ari dira abestietan barrena, eta baxu eta bateriaz lagunduta, emaitza benetan potentea lortzen du taldeak.

Hitzen bidez josi dizkiote elkarri kantuak Ameba taldeko kideek. Gaztetasuna eta emakume izaera aztertzeko abesti sendoak eskaintzen dizkigute. Inondik ere, elikagai ederra da Amebaren diskoa, kontzertu egarriz gaudenontzat.