Zuzenean
Ostiral eta igandeko datuak esku artean, top 10ean sartu da ‘Non dago Mikel’ film dokumentala. «Emaitza izugarria da, bereziki kontuan hartzen badugu soilik 13 aretotan ikus daitekeela eta zerrenda horretan badaudela pelikula oso komertzialak hamarnaka aretotan ikus daitezkeenak», dio Pituk.
Bazekiten Amaia Merino eta Pituk filmak oso harrera ona izango zuela Euskal Herrian baina ez zuten pentsatzen estatuan «hain harrera ona» izango zuenik. Galindoren heriotzak, Gomez Nietoren audioak nahiz Pablo Iglesias eta Irene Montero gobernu espainiarreko ministroak Madrilen filmaren estreinaldira joan izanak, noski, bultzada eman dio dokumentalari baina Pituk uste du, hortaz gain, «badagoela inetres berezi bat estatuan ere, jakiteko nola izan den eraikia Espainiako demokrazia, trantsizio garaian zer gertatu zen, baita 80. hamarkada bortitz horretan ere».