Garazi Lasa

Xake zaleak gora 'Gambito de Dama'-ren ondorioz

«Oso zaindua dago arlo teknikoa, egiten dituzten komentario eta partidak». Hitz hauek ez dira zine edo serie aditu batenak, xakean aditu batenak baizik. Groseko Xake Taldeko kidea da Iñigo Argandoña eta berarekin hitz egin dugu xakeaz eta Netflixko 'Gambito de Dama' fenomenoaz.

Audio_placeholder

Xake zaleak gora 'Gambito de Dama'-ren ondorioz

Loading player...
Gambito de dama
Gambito de dama

'Gambito de Dama' Netflixeko telesail arrakastatsuak xake kirolean interesa berpiztu du. Errekorra lortu dute joko honekin zerikusia duten Googleko munduko bilaketek, bai eta «xakean nola jokatu» antzekoek ere. Pentsa, Chess.com atariko bisitak 400 aldiz biderkatu dira. Donostiako Gros Xake Taldean ere laukoiztu egin ziren matrikulak pasa den abenduko ikastaroetan.

'Gambito de Dama', Walter Tevisek idatzitako nobelan oinarritutako 7 kapituluko miniserieak, 62 miloi ikustaldi izan zituen soilik 28 ordutan, 2020ko ikus-entzunezko fenomenoa izan zen, dudarik gabe. Xakearen mundu lehiakorrean bidea irekitzen ari den Beth Harmon gazte prodijioaren bizitza kontatzen da Netflixek ekoiztutako seriean.

Horfanatoko bedelak erakutsiko dio Beth Harmoni xakean jolasten. Baina ez da hori bere zaletasun bakarra izango, 1950eko hamarkadan haurrentzako guztiz egokiak ziruditen lasaigarrien zale amorratua ere bilakatuko da serieko protagonista. Bi zaletasunak, bata eta bestea, elkartuta geratuko dira betiko.

Serieak eduki duen arrakastaren ondorioz,  azken hilabeteetan bizitutako konfinamendu globalak ere badu zer ikusia, izugarri igo da xakearekiko interesa. 'Ikusi dugu seriea eta xakean apuntatu nahi dugu' esaldiarekin gerturatu da bat baina gehiago Groseko Xake Taldeko egoitzara, hala kontatu digu Iñigo Argandoñak.

1991. urtean sortu zen Groseko Xake Fundazioa Kutxako kide batzuen eskutik. Argandoñak ongi ezagutzen du kluba, bertan aritu baita ikasle, irakasle eta jokalari modura. Horrek ere egin dio xakea ondo ezagutzea eta seriean agertzen diren errealitate puntuak ondo identifikatzea: «Bi gauza dira islatzen direnak, Bobby Fischer (AEB-Islandia) jokalariak sobietarren aurka eduki zuen lehia eta Judith Polgár munduko neska jokalari onenaren historia».


Argandoñak argi dauka xakeak ez duela generorik, lehia kontua dela. Horregatik, denbora eta dedikazio handiko kirola dela aipatzen du, goi mailako txapelketak batez ere. Ordu askotako entrenamendu eta partidek elikadura kontrolatu bat eramatea ere eskatzen dute «hasieran nahiko fresko zaude baina amaiaren nekatua bukatzen duzu,horregatik elikadura ere kontrolatzen saiatzen gara» esan du Argandoñak. Jokalari batzuek «jaiotzetik dohaia bat» izan dezaketela dio Argandoñak, baina argi, elite mailan ibiltzeko «asko entrenatu behar da, jokalari indartsua izan behar zara».