Zuzenean
Zuzendaritzako autobusa Tubacex enpresara sartu berritan hitz egin du Jonatan Garcia langileak Naiz Irratiarekin. Buzo gorriak soinean hartuta, eserialdia egin dute goizean goizetik enpresaren aurrealdean, kaleratzeen aurka. Ertzaintza agertu da, ordea, eta «giro baketsuan» burutzekoa zen protesta eten egin da. Kargak, zaurituak eta atxilotuak ere izan direla baieztatu du Garciak.
Amurrio eta Laudioko lantegietako beharginak ez ezik, Aiaraldeako dozenaka bizilagun ere batu dira protestara, eta alde horretatik, esker hitzak izan ditu Garciak haiekiko. Aurrera daramaten borrokan «babestuta» sentitzen direla esan du.
Bilera egitekoak dira Zuzendaritzarekin gaur goizean, baina Garciak aurreratu du ez dutela batzar horretatik gehiegi espero.