Zuzenean

Naiz Irratia

Fifa 21 Euskal Liga bideojoko lehiaketa martxoaran 1ean hasiko da

FIFA 21 Euskal Liga Game Erauntsia-k, Gu ere bai! ekimenak eta Hamaika Telebistak antolatu dute eta helburua argi bat izango du: etxetik euskal kirolarien eta euskal selekzioaren aldeko aldarripakena egitea. 

Audio_placeholder

Fifa 21 Euskal Liga bideojoko lehiaketa martxoaran 1ean hasiko da

Loading player...
Game Erauntsia Elkartea, Gu ere Bai! ekimena eta Hamaika Telebistako ordezkariak, aurreko ostiralean San Mamesen FIFA 21 Euskal Ligaren aurkezpenean. (GU ERE BAI!)
Game Erauntsia Elkartea, Gu ere Bai! ekimena eta Hamaika Telebistako ordezkariak, aurreko ostiralean San Mamesen FIFA 21 Euskal Ligaren aurkezpenean. (GU ERE BAI!)

Maitane Junguitu Game Erauntsia bideo-joko elkarteko komunikazio arduraduna Informazioaren Harian izan da, lehiaketa honen nondik norakoen berri emateko. Martxoaren 1ean hasiko da lehiaketa, eta Play Station 4 bideokontsolaren bidez jokatuko da. Junguituk azaldu ditu parte hartu ahal izateko baldintzak, «FIFA 21 bideojokoa edukitzea, Play Station 4-a ere bai eta interneterako konexio ona». Nahi duenak, hilaren 25era arte (osteguna) izango du izena emateko aukera Game Erauntsia elkartearen webgunean.

Hastear dena, FIFA Euskal Ligaren bigarren edizioa izango da, lehena arraskatasua izan zela egiaztatu ondoren. Sektore ezberdinen arteko elkarlanaren emaitza izan da FIFA Euskal Liga eta, Maitane Junguituk dio, iazko martxoko konfinamenduari zor zaiola lehiaketa birtual hau, «Gu ere bai ekimenetik guregana jo zuten, Euskal Selekzioa aldarrikatzen jarraitu nahi zutelako, baina itxialdia zela eta, ez zutela modurik ezer antolatzeko. Eta guk lehiaketa birtual bat antolatzea proposatu genuen».

Fifa 21 Euskal Ligak apirilaren 4ra arte iraungo du. Aurten berritasun gisa, finalaz gain, final aurrekoak ere Hamaika Telebistan zuzenean emitituko dituzte. Eta oraindik zehazteke dago, baina «egoera epidemiologikoak ahalbidetzen badu», sari banaketa ere fisikoki egin nahiko lukete, Hamaikak Bilbon duen egoitzan.

 

Jaurlaritza Logoa