Zuzenean
Martxoaren 1ean, dena ongi bidean, Euskadiko Futbol Federazioko presidente berria aukeratuko da. Bi hautagaitza daude: Javier Landetaren 'Denon Taldea' hautagaitza eta Koikili Lertxundiren 'Bidean Team'. Astelehenean izango da 'Bidean Team' hautagaitzako aurkezpen ofiziala Derioko Baserri Antzokian. Aldez aurretik, NAIZ irratian izan da Letxundi aurkeztuko duten hautagaitzaren nondik norakoak azaltzeko.
Futbol arloan ibilitako jendearekin osatu du taldea Koikili Lertxundik eta Euskal Selekzioaren ofizialtasuna bultzatzeaz gain, euskara eta berdintasuna bultzatzea dira bere helburu nagusiak. Afizionatuen futbola eta eskola kirola sendotzea ditu bere proposamenak zutabetzat. «Futbol praktikarako eskubidea bermatzen lagunduko duten hainbat proiektu ditugu», gaineratu du 'Bidean Team' hautagaitzako buruak.
Azken lau urteetan federazio ezberdinekin harremana izan duela eta, gertutik egoera zein den ikusi duela dio Koikili Lertxundik, eta egindako lanari esker, argi identifikatu ditu zeintzuk diren Euskal Futbol Federazioaren indargune eta ahulguneak. «Ikasi eta ikusi dutenarekin ohartu naiz lan dexente dagoela egiteko, erreferentzialtasunean, irudian eta prestigioan», azaldu du Lertxundik.
«Euskal hiztuna izatea Estatutuetan egon beharko luke, baina ez dago» eta ziurtatu du euskara lehentasuna izango dela bere hautagaitzan, eta helburuen artean ere dago «erankundearen demokratizazio pozesu bat» ematea.