Zuzenean

Ion GARATE

Bidasoa eta Helvetia Anaitasunaren arteko euskal derbia jokatuko da asteburuan.

Euskal derbia izango da Asobal Ligako 21. jardunaldian. Bidasoa eta Helvetia Anaitasuna izango dira nor baino nor Artalekun, larunbat arratsaldean jokatuko den partidan. Derbiaren atarian NAIZ irratian izan dugu Aitor Garcia Anaitasunako jokalaria eta «neurketa zaila» aurreikusten du asteburuan.

Audio_placeholder

Bidasoa eta Helvetia Anaitasunaren arteko euskal derbia jokatuko da asteburuan.

Loading player...
Bidasoa eta Helveitia Anaitasunaren arteko derbia, larunbatean arratsaldeko 16:00etan.
Bidasoa eta Helveitia Anaitasunaren arteko derbia, larunbatean arratsaldeko 16:00etan.

Bidasoak eta Helvetia Anaitasunak indarrak neurtuko dituzte asteburu honetan jokatuko den Asobal Ligako 21. jardunaldian. Gipuzkoarren eta nafarren arteko euskal derbi honen atarian NAIZ irratian izan dugu Aitor Garcia Helvetia Anaitasunako jokalaria eta partida zaila aurreikusten du larunbat honetarako.

Nafarrak 10. postuan dira sailkapenean eta duela gutxi konfinatuta izan dira bi astez taldean hainbat koronabirus kasu positibo izan ostean. Hala ere, Garciak taldea «uste baina azkarrago» errekuperatu dela azaldu du. Bestetik, gipuzkoarrak 2. postuan dira sailkapenean, liderra den Bartzelonaren atzetik. Bien artean jokatutako lehen itzuliko partidan 26-27 izan zen emaitza iruindarren mesedetan. Larunbat honetan, aldiz, derbia Bidasoaren etxean, Artalekun jokatuko da.

Benidorm, Bidasoaren aurkaria Kopan

Bestetik, gaur goizean egin da Asobal Kopako final-laurdenetarako zozketa. Bidasoa Irunek Benidormen aurka jokatuko kanporaketa, beraz, iruindarrek errebantxarako aukera izango dutela esan daiteke, izan ere, Kopako aurreko edizioan Benidormek berak kanporatu zuen Bidasoa lehiaketa honetatik. Txapelketa martxoaren 5etik 7ra jokatuko da Madrilen.

Jaurlaritza Logoa