Zuzenean

Amaia Zurutuza-Hegoi Belategi

Euskal kultura aztergai, Ipar Euskal Herriko kultur politikan

Eguzki Urteaga EHUko irakasle eta soziologo lapurtarrak, La politique culturelle au Pays Basque, 'Euskal Herriko kultur politika' liburua argitaratu du Pariseko L’Harmattan argitaletxean. Informazioaren Harian azaldu du euskal kulturaren onarpena «gizarte zibilaren presioaren ondorioz» gauzatu dela.

Audio_placeholder

Euskal kultura aztergai, Ipar Euskal Herriko kultur politikan

Loading player...
Eguzki Urteaga lapurtar soziologoa. (Guillaume FAUVEAU)
Eguzki Urteaga lapurtar soziologoa. (Guillaume FAUVEAU)

Euskal kulturak, eta azken hamarkadetako kultur politika propioek Ipar Euskal Herrian izan duten bilakaera aztertu du soziologoak. Zentzu horretan 1990. hamarkadan Euskal Kultur Erakundearen sorrera «inflexio puntu bat» izan zela dio, erakunde publikoen aurrean «zilegitasuna» bermatzen lagundu zuelako.

Hala ere, euskal kultura aintzat hartzeko prozesua bera 1950eko hamarkadan hasi zela azaldu du, «1959an Ikas zentroa sortu zenean, herritarrek euskal kultura erabat zokoratuta zeudela ulertu zuen, erakunde publikoek ez baitzioten lekurik ematen. Horrek eragin zuen gizarte zibila antolatzea eta mobilizatzea. Antolaketa horrek, tokiko erakunde publikoak erantzun instituzional bat ematera bultzatu zituen».

Lortu dena, beraz, emandako urrats guztiak, herriaren borondateari zor zaizkio, eta ez alderantziz. Urteagak azaldu duenez «gizarte zibilak eutsi dio euskal kulturaren aldeko apustuari, eta instituzioek errealitate hori onartzea, ez dute beste erremediorik izan». Gaur egun, euskal kulturaren egoera asko hobetu badaiteke ere, bereziki euskarari dagokionez, ezin uka aurrera pausu garrantzitsuak eman direla. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, euskal kultura defendatu eta sustatzeko prest dauden herritar asko daude. Presioari eusten badiote, erakundeek bide eman beharko diote herriaren nahiari, Urteagak baieztatu duenez.

Jaurlaritza Logoa