Zuzenean
2020ko Zinemaldian 'Correspondencia' ikusteko aukera izan genuen; Carla Simon (Bartzelona, 1986) eta Dominga Sotomayor (Santiago, Txile, 1985) zinemagileen arteko korrespondentzia bisuala.
2016an, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren programan, 'Chejov vs. Shakespeare' proiektua ikusi ahal izan genuen. Zortzi euskal idazle zortzi nazioarteko idazlerekin jarri ziren kontaktuan bikoteka, eta gutunak bidali zizkieten elkarri hainbat hilabetez.
Badirudi sortzaileen arteko gutunekiko interes handia dagoela. Izan ere, harreman epistolarrak intimoak dira, konfesionalak. Gutunek espazio librea uzten dute bat-batekotasunerako eta konfesio harrigarrientzako.
Bigarren Kafean pertsona famatuen arteko gutun batzuk irakurri ditugu.