Zuzenean

Podcast formatua izango du eta asteazken honetan (otsailak 3) estreinatuko da lehen Klak-en lehen atala. Hasieran, Ibox eta Spotify plataformetan izango da entzungai, baina irratira zabaltzeko helburua hortxe dute baita ere.
Oso indartsu dator Klak-en lehen atala: Sexting-a, gazte sortzaileak eta kriminalizatu nahi izan dituzten Donostiako Alde Zaharreko gazteen afera, horiexek Ariztegik eta Rek nabarmendutako gaiak.



