Zuzenean

Ioar Aizpurua

Laukote berri bat otsaileko 'Beste Bat' saioetan

Pelax, Eli Bujanda, Addar taldea eta Pantxix Bidart musikariek gidatuko dituzte Naiz Irratiako 'Beste Bat' saioak otsailan.

Audio_placeholder

Laukote berri bat otsaileko 'Beste Bat' saioetan

Loading player...
Otsaileko 'Beste Bat' saioko partaideak
Otsaileko 'Beste Bat' saioko partaideak

Bazkalosteak ez dira nolanahikoak izaten Naiz Irratian eta hala izango dira otsaila ere 'Beste Bat' saioak egingo dituzten musikariei esker.  Pelax, Eli Bujanda, Addar taldea eta Pantxix Bidart arituko dira astelehenetik-ostegunera bitarte hiruretan hasi eta laurak bitarte 'Beste Bat' saioak gidatzen.

Astea behar bezala hasi ahal izateko, Unai Pelayo edo askok ezagutuko duzuen bezala Pelax izango da irratiaren uhinetan musika bikaina jarriko duen artista. Donostiarrak 2013an ekin zion bere bakarkako ibilbideari, ordutik diskografia zabala utzi digu. Folk, blues eta rock and roll estiloetan aritu ohi da Pelax, ikusteke ea hortik bideratuko ote dituen Naiz Irratian egingo dituen 'Beste Bat' 4 saioak. 

Astearteetan Eli Bujandak gidatuko dut saioa. 'Sugan' taldean ekin zion Bujandak bere ibilbideari, baina 2020 amaieran, bere bakarkako ibilbideari ekin zion 'Ametsak' izeneko diskoarekin. Bere saioek kutsu berezia izango dute, ziur.

Astearen erdira iritsita, Bizkaia aldean igaroko dira 'Beste Bat' saioaren 60 minutuak, Addar taldeko kideek egingo baitute asteroko hautaketa musikala. Bermeoko musika taldeak Eskandinaviako rock-and-roll kutsuko abestiak egin ohi ditu, hala froga daiteke 2020an kaleratutako 'Sugarra' diskoan. Gorka Padrones, Beñat Aurre, Mikel Omagogeaskoa eta Imanol Rodríguezek osatzen dute taldea eta 'Blues-rock' kantu klasikoak, 'Rocka' eta bikingoen 'Rocknrolla' bezalako estiloetan murgilduko dira.

Osteguna ez da makala izango azkena izateagatik. Pantxix Bidart musikari lapurtarrak espero ez ditugun kantu berezienak baietz ezagutzera eman. 2016tik hasita folk estiloko kantuak egin ditu Alexis Therainekin batera, aurretik 'Elaudi' eta 'Behi Bideko Andere Xuriak' proiektuak ere eraman ditu aurrera Koldo Ameztoi ipuin kontalariarekin batera.

Ohiko ordutegiak izango dira otsaileko 'Beste Bat' saioak. Astelehenetik ostegunera arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara FM zein streaming bidez, eta noski podcast plataformetan ere entzungai izango dira.

Jaurlaritza Logoa