Zuzenean

Bigarren Kafea

'A las olvidadas'; preso dauden emakumeentzako liburuak

Audio_placeholder

'A las olvidadas'; preso dauden emakumeentzako liburuak

Loading player...
'A las olvidadas', Teta&Teta elkartearen ekimena.
'A las olvidadas', Teta&Teta elkartearen ekimena.

Zer liburu oparituko zenioke kartzelan dagoen emakume bati? Erantzuna ez da erraza. Galdera tranpa bat da. Beste galdera batzuk egitera eraman zaitzake, leku deserosoetara. Baliteke erantzunak barrenak mugitzea, baliteke haserrea sortzea, baliteke argi bat piztea… 

'A las olvidadas' Espainiako espetxeetako emakume presoei oparitzeko liburuak biltzeko proiektua da. Ideia Teta & Teta-k sortu zuen, irabazi asmorik gabeko elkarte bat, aktibismoaren eta sormenaren bidez emakumeen askatasuna aldarrikatzen duena.

Egun, 5.970 liburu baino gehiago bildu ostean, askatasunik gabeko emakume baten eta, liburu bat eskainita, lehen aldiz berarengana eta haren gorabeheretara hurbiltzen denaren arteko parte-hartze afektiboko ariketa bihurtu da proiektua. 

Jaurlaritza Logoa