Zuzenean

'Transit', Udane Juaristiren lanik urbanoenak

Udane Juaristiren lanak ikus daitezke Donostiako Arteuparte galerian otsaila amaierarte.  Munduko hainbat hiritako kaleak artista azkoitiarraren begiradatik bisitatu ditzakegu bere  erakusketarik urbanoenean.

Audio_placeholder

'Transit', Udane Juaristiren lanik urbanoenak

Loading player...
Udane Juaristi
Udane Juaristi

'Transit' du izena Udane Juaristiren azken erakusketak. Donostiako Arteuparte galerian da ikusgai otsaila amaierarte. Bertan, artista azkoitiarraren lanik urbanoenak ikus ditzakegu: paisaia hiritarrak Udane Juaristiren begiradatik.

Munduko hainbat hiritako kaleetatik bidaiatzeko aukera izango dugu lan hauen ikusmiran. Batzuk artistak berak bertatik bertara bisitatutakoak (bere bihotzeko New York kasu), beste batzuk aldiz, lagun eta ezagunek bidalitako argazkien erreprodukzioak.

Orain arte ikusi gabeko piezak ikusteko aukera izango dugu Arteuparteko 'Transit' erakusketan. Donostiako tabakaleran kokatuta dagoen galerian bertatik bertara ikus daitezke, baina bada erakusketa online ikusteko aukera ere Arteuparteren webgunean.

Jaurlaritza Logoa