Zuzenean

Naiz Irratia

Nerea Kortajarena(EH Bildu): «EH Bilduren aurrekontu proposamena ez da ekonomikoki bideraezina»

Nerea Kortajarena, EH Bilduko legebiltzarkideak talde subiranistak Lakuari egindako aurrekontu proposamena nolakoa den azaldu du Naiz Irratian. Egoera epidemiologikoa, txertaketa kanpaina edota euskal presoak ere izan ditu hizpide.

Audio_placeholder

Nerea Kortajarena(EH Bildu): «EH Bilduren aurrekontu proposamena ez da ekonomikoki bideraezina»

Loading player...
Nerea Kortajarena. (Raúl BOGAJO/FOKU)
Nerea Kortajarena. (Raúl BOGAJO/FOKU)

Azken orduetan ika-mika sortu da EAEko ordezkari politiko eta Espainiako Gobernuko ordezkariaren artean. Gaia, txertaketa kanpaina eta Lakuako gobernuak daraman estrategia. Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak Informazioaren Harian azaldu du EH Bildurentzat ere «txertaketa azkartzea premiazkoa dela».

«Txertaketa azkartzea behar dugu, eta horretarako beharrezkoak dira gardentasuna eta estrategia bat izatea». Kortajarenak adierazi du uneotan Lakuako gobernua erabiltzen ari den txertaketa estrategia ez dietela jakitera eman eta ez daukatela inolako xehetasunik edo egutegirik txertaketa zeren arabera antolatzen ari diren jakiteko. «Ez dugu estrategia ezagutzen eta zaila egiten da zentzu horretan gauzak ulertzea». Era beran, kezkagarria iruditzen zaio gobernuko ordezkariek esan izana esperotako egoera batean gaudela. «Gertatutakoaren hausnarketa egin beharrean, neurriak hartzen hasten dira, oinarri sendorik izan gabe». Gaineratu du Lakuak sekula ez duela baliabideak indartzeko edo egoerari bere indarrez buelta emateko pausurik ematen, eta une oro herritarren gain uzten duela ardura guztia. «Horrela nahasmen handia transmititzen da».

Aurrekontu proposamena

Lakuako gobernuak adostu nahi dituen aurrekontuen inguruan, aurreko astean albiste izan da EAJk egindako aurrerapena, adieraziz EH Bildurekin ez direla batzartu ere egingo alderdiaren proposamenetako batzuen eskumenak ez daudelako euren esku. Kortajarenak adierazi du «irrifar txiki bat» ateratzen zaiela Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuaren hitzak entzunda. «EAJren aurrekontuak adosteko asmoa tramite huts bat izan da». Kortajarenak adierazi du EH Bilduk bere proposamenean egungo egoeraren irakurketa soil bat egiten duela Jaurlaritzari gauza bat ikustarazteko: herritarren beharrak ez dituztela gobernuaren markoan sartzen. «Kontua ez da ekonomikoki bideraezina izatea, Lakuaren nahien aurka doala baizik». Gogoratu du lehen arreta indartzea eta zaintza lanei garrantzia handiagoa ematea daudela euren proposamenen artean.

Jaurlaritza Logoa