Zuzenean

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Jone Laspiur:«Ezin sinestuta nago»

Astelehen goizean eman dira jakitera Goya sarietako 2021eko hautagaiak. Jone Laspiur donostiarra emakumezko errebelazio aktore onena izateko hautatua izan da, albistea nola jaso duen kontatu digu kultur tartean.

Audio_placeholder

Jone Laspiur:«Ezin sinestuta nago»

Loading player...
Jone Laspiur
Jone Laspiur

Telefonoa une batez alde batera utzi behar izan du Jone Laspiurrek, arnasa hartu eta gertatzen ari zaiona liseritzen hasteko. Izan ere, mezu eta deiak bata bestearen atzetik datoz goizeko 11:00etan 2021eko Goya sarietako hautagaien zerrenda jakitera eman denetik. Aktore donostiarra emakumezko errebelazio aktore onena izateko hautatua izan da. «Ezin sinestuta nago! Pozak zoratzen».

Izendapenak, lehendik ere borobila izan den urtea  borobilago bihurtu du.  Jone Laspiurren bilakaera meteorikoa izan da, aktore lanetan hasi berri, urtebetean bi filmetan parte hartu du, Ane eta Akelarren. Bi lan hauetako lankideak ere 2021ko Goya sarietako hautagaien zerrendan daude, Amaia Aberasturi eta Patricia Lopez Arnaiz emakume aktore onenaren sariagatik lehiatuko dira. David Perez Sañudok zuzendutako 'Ane' lan luzeak, pelikula onenaren izendapena, zuzendaritza berria eta egokitutako gidoi onenari izendapena jaso ditu eta Akelarrek guztira 9 izendapen.

Martxoaren 6an banatuko dira Goya sariak, baina izendapena jaso izana nahikoa sari izan da Jone Laspiurrentzat.

Jaurlaritza Logoa