Eneko Andueza (PSE): «Uste dut txertaketa erritmo biziagoan egin beharko litzatekeela»

Eneko Andueza, Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusi eta legebiltzarkidea Naiz Irratian izan da. Lakuak iragarritako neurri zorroztaile berriak, txertaketa kanpaina edo euskal presoen hurbilketa izan ditu hizpide besteak beste.

Audio_placeholder

Eneko Andueza (PSE): «Uste dut txertaketa erritmo biziagoan egin beharko litzatekeela»

Loading player...
Eneko Andueza (Andoni Canellada / FOKU)
Eneko Andueza (Andoni Canellada / FOKU)

«Bagenekien gabon osteko ondorioak etorriko zirela». Hala adierazi du Eneko Andueza Gipuzkoako PSEko idazkari nagusi eta legebiltzarkideak Informazioaren Harian. Lakuak iragarritako neurri zorroztaileen inguruan galdetutakoan, adierazi du gabonetan izandako elkarketen ondorioak iritsiko zirela jakina zela, «azken finean gabonak elkartzeko datak direlako». Kasuen igoera nabarmena dela baieztatu du eta hurrengo pausoa egoera apur bat baretu eta ahal den heinean egonkortasun batera iristea.

Txertaketa kanpainari dagokionez, Anduezak nabarmendu du bere ustez erritmoa handitu behar dela. «Lehen konpasak horrelakoak izaten dira, baina uste dut erritmo biziagoan egin beharko litzatekeela». Gaineratu du herritarrak kexu izatea ere normala dela, jendeak uste zuelako txertoa iritzi eta berehala masiboki abiatuko zela txertaketa. «Zorionez txertoa badaukagu eta hori albiste ona da». Anduezak erantsi dio txertoa dela momentuz pandemiari aurre egiteko modu bakarra eta herritarrak txertatzera animatu ditu.

Txertaketa kanpaina hori indartzeko, ordea, estrategiak aldatu behar direla uste du Anduezak. «Akaso erietxeetan sendagile edo langile gehiago jartzeko aukera egongo da, baina horrek estrategiarekin bat etorri behar du». Estrategia horrek zuhurria izan behar du PSEko Gipuzkoako idazkari nagusiaren arabera, lehen dosia hartu duten pertsonak bigarren dosirik gabe ez geratzeko: «Lehen dosia hartu dutenei bigarrena jartzeko aukera eman behar zaie, bestela eraginkortasunik ez du izango». Gaineratu du gobernua horretan ari dela lanean eta txertaketaren zenbakiek gora egingo dutela zalantzarik gabe.

Egoera berezi honetan hitz egiteko eta akordioetara heltzeko prest

Eneko Anduezak, EAEko aurrekontuei dagokienez adierazi du eskuzabaltasunez jokatzeko prest eta alderdi guztiekin eztabaidatzeko prest daudela akordio batetara iristeko. «Uste dugu funtsezkoa dela akordio zabalak lortzea». EH Bildurekin izan duten lehen harremana positiboki baloratu du Anduezak. Adierazi du lehen harremanetan elkarren helburuak «urrun» egotea normala dela eta apurka apurka adostasunetara iristeko aukera ikusten duela.

Urte erabakigarria elkarbizitzarako

Presoen inguruko eskumenei dagokienez Eneko Anduezak, Sarek U9aren ostean aurreratu moduan, adierazi du uste duela 2021a urte gakoa izango dela presoen hurbilketari dagokionez. «Nik ulertzen dut presoen senideentzat orain arte emandako urratsak asko ez izatea». Gaineratu du presoen eskubideak kontuan hartu eta hurbilketak egin egingo direla, eta uste du orain erritmoa areagotuko dela. «Baldintzak aldatuko badira, euskal presoen egoera ere aldatu egingo da».