Zuzenean 23:00h - 00:00h
Beste Bat
00:00h - 02:00h
naiz: formula
02:00h - 04:00h
MusikHaria (Errepikapena)

Martxoan, koronabirusak ekarritako konfinamenduaren ondorioz lanik eta diru sarrerarik gabe gelditu zen Judith. Egoera horretan, Bilboko Udalaren etxebizitza huts batean sartu zen, kale gorrian ez gelditzeko. Eta etxe horretan bizitzen ari zela, bere aurkako etxegabetze prozesu bizkor bat abian zela jakinarazi zioten.
Etxegabetzea ez da behintzat, bat batekoa izango, izan ere, AZETek, Bilboko Okupazio bulegoarekin elkarlanean prozesua behin behinean etetea lortu baitu, ohiko doako justiziaren bidea agortu arte gutxienez. Baina gaur gaurkoz, Judithi ez zaio etxebizitza alternatiborik eskaini.
Larunbatean manifestazioa egingo dute bere egoera salatzeko.