Zuzenean

Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoan egindako aurkikuntzei buruz izandako epaiketa gogora ekarri digu Juan Inazio Hartsuagak.
Erromatar Inperioa, aurkikuntza epigrafiko harrigarriak, ebazpen faltsuak, iruzurrak, erakundeak, gose grebak... Osagai asko ditu Iruña-Veleiako auziak eta oraindik zalantza asko sortzen ditu. Juan Inazio Hartsuagaren hitzetan, «Denborak edo distantziak eman beharko dio, gaurdaino izan ez duen neutraltasuna eta objektibotasuna».


