Zuzenean

Bigarren Kafea

«Orkestra sinfoniko batek egiten duena sei musikariren artean egitea izan da Suakairen erronka»

Audio_placeholder

«Orkestra sinfoniko batek egiten duena sei musikariren artean egitea izan da Suakairen erronka»

Loading player...

Zinemaren emozioa antzoki eta auditorioetara eraman du Suakaik bere ikuskizun berrian. Oraingoan, zuzeneko soinu-banda originalak ardatz dituen emanaldia prestatu dute. Irauten duen 75 minutuetan etenik gabeko bidaia bat bizi ahal izango dute ikusleek zinemaren historiako soinu-banda garrantzitsu eta erakargarrienetan zehar. Milimetrikoki sinkronizatutako irudiak ere eskainiko dituzte, pantaila handian gertatzen den bezala. Kalitate handiko ekoizpena eta mota guztietako espazioetara egokitu ahal dena. Ikuslearentzat bi pasio handi batzen dituzte: zinema eta musika.

Ikuskizunaren zati garrantzitsu diren bi kide izan ditugu gaur gurean, Maddi Arana biolin-jotzailea eta Igor Arostegi perkusionista.

 

Jaurlaritza Logoa