Zuzenean

Naiz Irratia

Aitziber Aranberri (zahar egoitzako langilea): «Zalantza askorekin hasi gara txertoa jartzen».

Adinekoen egoitzetako erabiltzaile zein langileak ari dira izaten txertoak jasotzen lehenak. Aitziber Aranberri Villa Sacramento egoitzako langilea da, eta Naiz Irratian adierazi du txertaketarekin «korrika eta presaka» hasi direla eta langileen artean «informazio falta eta zalantzak» direla nagusi.

Audio_placeholder

Aitziber Aranberri (zahar egoitzako langilea): «Zalantza askorekin hasi gara txertoa jartzen».

Loading player...
Pasa den ostegunean hasi ziren Donostiako Villa Sacramento erresidentzian txertoa jartzen.
Pasa den ostegunean hasi ziren Donostiako Villa Sacramento erresidentzian txertoa jartzen.

Abenduaren 21ean jakinarazi zieten Donostiako Villa Sacramento adinekoen egoitzako langileei txertaketa prozesua egoitzekin hasiko zela. Badira pare bat aste txertoa jartzen hasi zirela, baina gehiago kosta da Donostiako erresidentzia horretara iristeko, bertan izandako Covid kutsatzeak direla eta, «positibo batzuekin geunden, eta esan ziguten bukaera alderako utziko gintuztela» azaldu du Aitziber Aranberri langileak.

Aste batzuk behar izan ditu beraz, baina ostegunerako txertoa jaso zuten Villa Sacramenton. Ostegunean bertan hasi ziren erabiltzaileei txertoa jartzen eta ostiralerako erabiltzaile gehienek jasoa zuten haien dosia Aranberriren arabera. Hala ere, ezjakintasun testuinguru batean jaso dutela dio: «Enpresen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik ez dugu informaziorik jaso. Badakigu bigarren dosia jaso behar dugula, baina ez dakigu noiz izango den».

Prekarietatea nagusi

Gipuzkoako erresidentziak aipatuta, ezin ahaztu, bertako langileek jasaten dituzten baldintza kaskarrak. Aitziber Aranberrik gogorarazi duenez, pandemia hasterako «243 eguneko greba» bertan behera utzi zuten, premiazko egoera batean erabiltzaileen behar gehigarriei erantzuteko. Pandemiak hain zuzen ere, langile hauek egindako lana funtsezkoa dela erakutsi du, baina langileen lan baldintzak lehen bezain kaskarrak dira. Hori dela eta, langileek berriz ere kalera ateratzea, besterik ez dutela nabarmendu du Aranberrik, «mobilizatzen jarraituko dugu, ikusten dugulako hemen ez dela ezer ez mugitzen. Orain urtebete bezala gaude».

 

Jaurlaritza Logoa