Zuzenean

Bigarren Kafea

Julio Vila: «Idazterakoan, hitzen soinuekin lortzen den erritmoa oso garrantzitsua da»

Audio_placeholder

Julio Vila: «Idazterakoan, hitzen soinuekin lortzen den erritmoa oso garrantzitsua da»

Loading player...
Julio Vila Albert Dj eta idazlea.
Julio Vila Albert Dj eta idazlea.

Musikazale amorratu gazte batek DJ izan nahi du. Marcosek kontratatu du, aberastea helburu duen enpresari gazte batek. Industriagune batean diskoteka baten inagurazioan pintxatzea nahi du. Denbora laburrean DJ gaztea abangoardiako diskoteken eta diseinuko drogen giroan murgilduko da. Honek gertakari profesional zein pertsonal zurrunbiloa gainditzera behartuko du. Martarekiko amodioa ere topatu du. Amodio sakon eta zintzoa. Eta horrek lagunduko dio lan giroak sortuko dizkion oztopo guztiak gainditzen. Baina arrakastara hurbiltzen doan heinean konturatu da bere ametsa betetzeko ordaindu beharreko prezioa garestiegia dela.  

'Confesiones de un DeeJay (Remix)' liburua kaleratu berri du Julio Vila Albert zestoarrak. Remake bat egin duela edo esan liteke, bidean utzi dituelako La Carta de Yon, edota El conquistador del fin del Mundo liburuak. Telebistarako zein zinemarako gidoiak ere egiten ditu. Hori guztia kontatzera etorri da Bigarren Kafearen estudiora.

 

Jaurlaritza Logoa