Zuzenean

Bigarren Kafea

Amaia Rodriguez [SMH]: «Meditarreneoko krisia estali egin nahi duten tragedia bat da»

Audio_placeholder

Amaia Rodriguez [SMH]: «Meditarreneoko krisia estali egin nahi duten tragedia bat da»

Loading player...
Aita Mari erreskatze ontzia (SALVAMENTO MARÍTIMO HUMANITARIO/FACEBOOK)
Aita Mari erreskatze ontzia (SALVAMENTO MARÍTIMO HUMANITARIO/FACEBOOK)

2015ean, erreskate lanetan iritxi ziren Salvamento Marítimo Humanitario-ko kideak Quios-eko irla Greziarrera. Hasiera batean, itxasoan zehar iristen ziren txalupak segurtasunarekin lurreratzen laguntzen eta larrialde talde gisa. Baina euren lanak aldaketak jasan ditu eta gaur egun, errefuxiatuen landing-ak (lurrera iristeak alegia) bertaratzen dituen sendagile taldea ere badira, Larrialdiak eta eguneroko osasun laguntza eskeintzen dutenak Vial Errefuxiatuen Kanpalekuan.

Beraien zainketa, jarraipena eta sendagaiz hornitzeaz arduratzen da Salvamento Marítimo Humanitario, eta higiene eta lehen sorospeneko arloetako prestakuntzetan ere egiten dute lan. Oraintxe aho osasunerako plana ere badute bertan lanean. Hain egoera gogorrean den jendearentzat berebiziko garrantzia hartzen duen osasunaren atala da. 

Baina KIOS Proiektua abiapuntua besterik ez zen izan. Egun, lanean jarraitzen dute, Aita Mari –Maydayterraneo itsas salbamendu proiektuarekin. 

Hori guztia kontatzeko, Amaia Rodriguez gonbidatu genuen Bigarren Kafearen estudiora.

Jaurlaritza Logoa