Zuzenean

Eli Pagola

[22] 350 milioi tona plastiko ekoizten da urtean, erdia erabilera bakarrekoa da

«Problema gu gara, ez plastikoa», hala diote EHUko Material eta Teknologia ikerketa taldeko Elejostek eta Mendozak. Plastikoaren bertutea da bere iraunkortasuna, dohai hori baina, arazo bihurtu da gaur egun eta horregatik ari dira jasangarriagoak diren material berriak ikertzen, adibidez: banbua.

Audio_placeholder

[22] 350 milioi tona plastiko ekoizten da urtean, erdia erabilera bakarrekoa da

Loading player...
Plastikoa - Gelditu Makinak
Plastikoa - Gelditu Makinak

Datuek argi erakusten dute gure egoera katastrofikoa. Urtean 350 milioi polimero tona sortzen ditugu eta erdia erabilera bakarrekoa da. Plastoarekiko dependentzia handia dugu, baina ez da dependentzia bakarra, gure mugikortasuna erregai fosiletan dago oinarritua gaur egun eta albernatiba berriak aurkitzeko premia handia da. Plastikoaren eta erregai fosilen dependetziaz aritu gara Gelditu Makinak saioko 22. saioan. 

Estimatzen da plastikoaren ekoizpen industriala hasi zenetik (50. hamarkada), 6300 milioi bat tona plastiko sortu dituela gizakiak, eta horretatik %9 birziklatu egin da, %12 erre eta gainontzeko guztia (%79) zabortegietan eta ingurugiroan bukatu du.

Amaia Mendoza eta Asier Elejoste ikerlariak dira eta EHUko Material eta Teknologia ikerketa taldean egiten dute bere jarduna. Lehenak Bizkaiko Golkoko mikropastikoen inguruko ikerketa egin du, bigarrenak banbu landarea eta honek material gisa ditzaken aplikazioak ikertzen ditu.

Azken urteetan polimeroa etsai bihurtu da, baina bi ikerlari hauek argi dute ez dela plastikoa arazoa, baizik eta gizoakiok egiten dugun kudeaketa. Izan ere, iraunkortasun handia duen material bat erabiltzen dugu nahiz eta gero erabilera bakarra duen, eta hor dago koxka hain zuzen ere Mendozarentzat. «Gakoa da material bakoitzari behar duen epea edo iraunkortasuna ematea, urtebeterako behar baldin badugu zergatik sortzen dugu mendeak irauten dituen material bat?».

Plastikoak erabilera zabala du, moldakorra eta erresitentea da, arina, merkea eta iraunkorra.  Bertute dena, iraunkortasuna, desbantaila ere bada, eta plastikoz betetzen ari gara planeta. Biziklapenean urratsak eman dira, bai,  baina gutxi eta motelak: «plastikoaren lehendabiziko arazoa da ematen zaio erabilera. Mundu mailan ekoizten den erdia erabiliera bakarrekoa da» esan du Mendozak.

Estimatzen da plastikoaren ekoizpen industriala hasi zenetik 6300 milioi tona plastiko hondakin sortu dugula eta urtero sortzen dugunaren %2-5 itsasoan bukatzen duela. Zenbat da hori? «5-13 milioi tona» argitu digu Mendozak.

Argi dago plastikoaren ordezkoa aurkitu beharrean gaduela, eta helburu horrekin ikertzen ari da Elejoste banbua. Landare hori ikertzen ari omen da kasualidadez «bizikleta bat sortzeko material bila ari nintzela banbuarekin egin nuen topo, hodi bat behar nuen. Banbua karbono hodi batekin alderatuta, ohartu naiz naturak zuntzak primeran garatzen dituela, gizakiok bino askoz hobeto. Gero eta gehiago ikertu orduan eta interesgarriago da banbua» azaldu du Elejostek Naiz Irratian.

Banbuan iraunkortasuna da arazoa, tratatzen ez bada segituan usteldu egiten da. «Landare bat denez, jaio den momentuak badu garrantzia, momentuak baino baldintzek, horrek propietate mekaniko batzuk edo beste batzuk izatea du ondorio. Oso aldakorra da hori eta orain garatzen ari gara tratamendu bat propietate horiek homogenizatzeko» azaldu du Asier Elejostek.

Hala ere, gakoa ez da plastikoa ordezkatuko duen beste material bat topatzea, «horrek beste arazo bat sortuko luke» dio Mendozak. «Erronka handia dugu material berriak sortzen eta garatzen, baina gakoa da bakoitzari behar duen iraunkortasuna ematea eta eguneroko jokabide batzuk ere aldatu behar ditugu», jasangarriagoa da bai ekologia ikuspuntutik baina baita ekonomikoki ere.


Zein da gure mugikortasun eredua? Norantz goaz?

Gelditu Makinak saioko 22. ale honetan plastikoaren menpekotasunaz jardun dugu, baina ez da plasikoarena badugun menpekotasun bakarra. Erregaiak ere izan ditugu hizpide Oier Zenigaonaindiarekin, Goiener elkarteko boluntarioarekin.

Egungo egoerari alternatibak aurkitzeko beharra mahaigaineratzen ari gara behin eta berriz, eta erregaiekin ere berdin gertatzen da. Mugikortasuna oinarrizkoa da egungo bizitza-estiloan, merkantziak zein pertsonak alde batetetik bestera mugitzen ari gara eten gabe, eta mugimendu horiek guztiak erregai fosiletan oinarritzen dira, eta argi dago erregai fosilek ez dutela betirako iraungo.

Aspalditik  hitz egiten da 'petrolio-gailurra'-ren inguruan. Petrolio-erauzketa globalaren gehienezko tasara iristear omen gaude, «baina hori dela 15 urte ere esaten zen», behin gailur horretara iritsita ekoizpen-tasa gainbehera terminalean sartuko da.

Alternatiba bilaketa horretan, bioerregaien inguruan asko hitz egin zen garai batean. Panazea balitz bezala hitz egiten zen baina egun, apenas egiten da aipamenik. «Autora sartzen dugun erregaiaren ehuneko bat bioerregaia da jada, behar bada horregatik ez da haibeste hitz egiten». Hala ere, bioerregaiek bazuten bere alde iluna, arazo bati irtenbidea bilatzeko are arazo larriagoa sortu baitzen «bioerregaia sortzeko Asia hego ekialdean eta hego Ameriketan landatzen ziren uztak, uzta energetikoak dietzen ziren. Horiek landatzea esan nahi zuen oinarrizko uzta lekurik gabe uztea, eta ondorioz, premiazkoak ziren elikagaien prezioa garestitzea». Biodiesela triglizeridoetatik sortzen da, landare zein animali koipetik. Bioetanola aldiz, (gasolinaren ordezko) azukretik: erremolatxatik, adibidez.

Auto elektrikoa izan daiteke beste aukera bat. «Eraginkortasuna handiagoa da. Egungo ereduan energia asko galtzen da berotik eta soilik energia mekanikoa aprobetxatzen da».  Baina desabantailak ere baditu, auto elektrikoa ez baita energia bereiztagarrian oinarritzen, energia fosilean eta energergia nukelarrean.

Baina nahikoa al da iturria aldatzea energia eredua aldatzeko? Goinerreko kide Zenigaonaindiak dio ezetz, eredua goitik behera aldatu behar dela eta baita norbanakoaren ohiturak ere.

Jaurlaritza Logoa