Zuzenean

Kokalekuaren eta orientazioaren arabera, lekuez gain, gai batzuk eguterak eta beste batzuk laiotzak izan daitezke. Intsignis pinuaz oroitzen? Beste espezie batzuk ere hautsak harrotu izan dituzte, argi-ilunen kateko azkenetarikoa Eukaliptoa. Aranzadi Zientzia elkarteko herpetologia sailetik Eukaliptoak anfibioetan duen eragina ikertu dute eta gaian sakontzeko bildu gara eurekin.
Ondoren, ur-jauzietara egingo dugu salto. Emaria eta salto hidraulikoak energiarekin duten lotura argitzearekin batera, energiak ze bide egiten duen uretik elektrizitateraino azalduko digu Goiener elkarteko Jokin Castañosek. Gomendioen atalean, berriz, Etxahun Arregiren musika pilulen txanda.
Kirolak
«Uste dut gaitasuna erakutsi dugula kantxa osoan jokatzeko»
IRRATIA
«Epe luzera ari naiz lanean, nire bertsiorik onena topatu nahi dut zazpi-hamar urtera»
IRRATIA
«Ibilbidea amaitzen duzunean, zerekin geratzen zara? Gaurkoa bezalako esperientzia batekin»
IRRATIA
«Zaila izango da, baina gure lanak ondo eginda aukerak izango ditugu»
Kirolak