Telmo Trenor

∫ateliteak x 51

Audio_placeholder

∫ateliteak x 51

Loading player...
Bawrut DJa
Bawrut DJa

Urtea txukun-txukun agurtu ahal izateko, 51. ∫ateliteak saioa izan dugu asteazken honetan Naiz Irratian. Ez da nolanahiko urtea izan 2020 hau, benetan latza, baina inolako zalantzarik gabe musika benetan ederra utzi diguna. Bidelagun paregabea izan da igaro ditugun une zail eta gogorretan. Urteko diskoen errepasoa egitea tentazioa izan bada ere, zerrendak alde batera utzi eta 2020. urtearen hondar honetan kaleratu diren zenbait nobedade entzun ditugu, Euskal Herritik hasi eta Kaliforniaraino.

Saioa amaitu baino lehen berriz, Ibaia taldearen klasiko bat entzun nahi izan dugu, Keep-A handiak emandako gomendioa hain zuzen ere. Beste aste batez ere gurekin gozatu duzuelakoan, Urte berri on dizuela!